Ekonomia eta Enpresa
Zientzia eta Teknologia
Mikrokredentzialak
Nola digitalizatu ditzaket nire prozesuak?

Nola digitalizatu ditzaket nire prozesuak?

Api. 07 - 23. Api, 2026 Kod. 366-26

Azalpena

Lankidetza-hitzarmena, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren (IVAP)eta Euskal Herriko Unibertsitatearenartekoa unibertsitatekomikrokredentzialak garatzeko.

"Nola digitaliza ditzaket nire prozesuak?" ikastaroa 20 orduko prestakuntza praktikoa da, administrazio publikoko langileak beren lan-fluxuen eraldaketan gaitzeko berariaz diseinatua.

Programak oinarrizko kontzeptuetatik benetako gauzatzera gidatzen ditu parte-hartzaileak, "informatizatzea" eta "digitalizatzea" argi bereiziz. 7 modulutan zehar (6 saiotan), bertaratuek gaitasun hauek lortuko dituzte:

  • Aztertzea eta lehenestea: Funtsezko prozesuak identifikatzea, botila-lepoak detektatzea eta mapatze-tresnak erabiltzea (fluxu-diagramak eta SIPOC, adibidez).
  • Tresnak inplementatzea: Oinarrizko soluzio digitalak ezagutzea eta aplikatzea, formularioetatik eta zereginen automatizaziotik hasi eta tramitazio-motorretaraino.
  • Aldaketa kudeatzea: Taldeetako aldaketarekiko erresistentziari aurre egitea eta eraldaketa digitalaren kultura sustatzea.
  • Betetzea bermatzea: 6. moduluak segurtasuna, datuen babesa, irisgarritasuna eta indarreko araudia landuko ditu.

Prestakuntzari amaiera emateko, etengabeko hobekuntza jorratuko da; arrakasta adierazleen bidez neurtzen irakatsiko da eta, amaitzeko, norbanakoaren edo taldearen digitalizazio-plana landuko da.

Irakurri gehiago

Helburuak

Administrazio publikoko langileei prozesu administratiboak digitalizatzeko oinarrizko kontzeptuak, tresnak eta urratsak ezagutaraztea, zerbitzuaren eraginkortasuna, trazabilitatea eta kalitatea hobetze aldera.

Ikaskuntzaren emaitzak eta lorpen mota

  • Prozesuak diagnostikatzea eta mapatzea: Unitatearen egungo egoera aztertzea, informatizazioa eta digitalizazioa bereiziz eta lan-fluxuak bistaratzeko tresna grafikoak erabiliz.
  • Estrategikoki lehenestea: Lehenik zein prozedura digitalizatu behar diren hautatzea, eraginaren, maiztasunaren eta konplexutasun teknikoaren arabera.
  • Soluzio digitalak inplementatzea: Lan-fluxu digital errazak diseinatzea eta prototipatzea, formularioak eta korporazio-tresnak erabiliz (Tramitagune edo BPMak).
  • Arauak betetzen direla ziurtatzea: Segurtasun eta irisgarritasun baldintzak prozesuaren diseinutik bertatik integratzea.
  • Aldaketa eta hobekuntza kudeatzea: Erresistentzia murrizteko estrategiak aplikatzea eta arrakasta-adierazleak (KPI) ezartzea.
Irakurri gehiago

Sarbide-baldintzak eta onarpen-irizpideak

Euskal Herriko Administrazioan garatu beharreko eginkizunekin lotutako prestakuntza edota lan-esperientzia izatea balioetsiko da. 

Era berean, profil teknikoa izatea, datuekin lan egitea eta informatikako ezagutza ertainak izatea ere baloratuko da.

Ikaskuntza-esperientziaren maila, EQF, European Qualifications Framework kualifikazio-esparruaren arabera

7

ESCO, European Skills, Competences, Qualifications and Occupations gaitasun-esparru batzuk

http://data.europa.eu/esco/skill/869fc2ce-478f-4420-8766-e1f02cec4fb2

S4- Kudeaketa-gaitasunak

Pertsonak, jarduerak, baliabideak eta erakundea kudeatzea; besteak beste, helburuak eta estrategiak garatzea, lana planifikatzea eta antolatzea, baliabideak esleitzea eta kontrolatzea, eta pertsonak zein taldeak lideratzea, motibatzea, hautatzea eta gainbegiratzea.

http://data.europa.eu/esco/skill/28d2ab6c-38a2-476e-85fe-7982fd242943

S5.5- Datu digitalak eskuratzea eta aztertzea

Tresna digitalak erabiltzea datu, informazio eta eduki digitalak bilatzeko, iragazteko, antolatzeko, gordetzeko, berreskuratzeko eta aztertzeko; baita beste pertsona batzuekin lankidetzan aritzeko, komunikatzeko eta eduki berriak sortu zein editatzeko ere.

Ebaluazio-probak

  • Ebaluazio praktikoak: 1. Proiektuak

Beste ebaluazio-proba batzuk

Klaseetara bertaratzea eta parte-hartzea

Jarduera nori zuzenduta

  • Profesionalak
  • Profesionales del Servicio Jurídico del Gobierno Vasco.

Antolakuntza

  • UPV/EHU
  • IVAP

Lankidetza

  • Next Generation
  • Ministerio de ciencia, innovación y universidades
  • Plan de recuperación, transformación y resiliencia
  • Eusko Jaurlaritza/ Gobierno Vasco

Zuzendariak

Miguel Ángel Peña Cerezo

UPV/EHU

Profesor Titular de Universidad (UPV/EHU) del área Economía Financiera, evaluado en Docentiaz 2017 como “Profesor Excelente”. Postgraduado en “Métodos avanzados de estadística aplicada” por la UNED. Doctor en CC. Económicas y Empresariales (Premio Extraordinario de Doctorado) y Actuario de Seguros por la UPV/EHU. Tiene reconocido dos sexenios de investigación. Ha sido Coordinador de la Facultad de Economía y Empresa-Álava, y Vicedecano de Calidad y Relaciones con la Empresa. Es codirector académico del Máster Propio UPV/EHU “Digital Management & ERP: La gestión de la empresa 4.0”. Ha desarrollado proyectos de colaboración y trabajos de consultoría para despachos de abogados, empresas industriales, financieras, logísticas y comerciales y ha obtenido varios premios en foros nacionales e internacionales por sus trabajos en las áreas de metodología científica y finanzas. Ha sido responsable de proyectos de investigación financiera y de desarrollo curricular.

Jorge Tejedor Nuñez

UPV/EHU

Unibertsitateko (UPV/EHU) Finantza Ekonomia I Saileko irakasle lan kontratuduna. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua eta Ikasketa Aurreratuen Diploma (IAD) UPV/EHUn. Graduondoa Enpresen Balorazioan, Finantza Aktiboetan eta Finantza Plangintzan Sevillako Unibertsitatean eta Tributazioko aditua UPV/EHUn. Kostuen Kontabilitateko eta FEMeko irakaslea (EAZ graduan eta EAZ + Mekanika, EAZ + Informatika Gradu bikoitzetan), Analisi Teknikokoa Finantzak eta Finantza Zuzendaritza Unibertsitate Masterrean eta Kudeaketa Aurreratukoa Digital Management eta ERP Masterrean (Arduradun Akademikoa). Burtsa eta digitalizazio-tresnei buruzko zenbait unibertsitate-ikastaroren arduraduna izan da. Ekonomistak Euskal Elkargoarekin, administrazio publikoekin, gizarte erakundeekin eta beste erakunde batzuekin jardun du lankidetzan, hezkuntza eta kontabilitate arloetako proiektuetan; arlo horietan ere garatzen du bere ikerketa jarduera. Ohiko kolaboratzaile ere bada komunikabideetan (Radio Euskadi, EITB, Berria, Onda Vasca, etab.), eta Hautaprobetan zein ekintzailetza ebaluatzaile lanetan ere parte hartzen du.

Hizlariak

Francisco de Borja Balparda de Marco

Gaizka Garechana Anacabe

Igor Ibarguren Arrieta

María Carmen Rodriguez Reboredo

Kokalekua

Online

Online

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

8 - Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

Hazkunde ekonomiko jasangarria eta inklusiboa, enplegu erabatekoa eta produktiboa, eta pertsona guztientzako lan duina sustatzea. Gai gakoak: lan duina, enplegu erabatekoa eta produktiboa, ekintzailetza, mikroenpresak eta ETEak sustatzea, lan eskubideak, lan ingurune seguruak, gazteen enplegua, aukera eta ordainsari berdintasuna, finantza erakundeak indartzea, hazkunde ekonomikotik bereiztea eta ingurumen degradazioa.

Informazio gehiago
8 - Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak

Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.

Informazio gehiago
16 - Bakea, justizia eta erakunde sendoak