Unibertsitateko mikrokredentzialak
Unibertsitateko mikrokredentzialak etengabeko prestakuntza sustatzeko prestakuntza-eredu berritzailea dira.
Prestakuntza eguneratua da, espezializatua eta kalitatekoa. Europar Batasunak diruz lagundu eta ziurtatzen duen prestakuntza da, eta gure unibertsitateko irakasleen zuzendaritza akademikoaren pean gauzatzen da. Iraupen laburrekoak dira, eta lan eta gizarte inguruneetan sortzen diren beharrizanak asetzeko pentsatuta daude.
Enpresa, erakunde eta administrazio publikoarekiko lankidetza bultzatzen dute. Jardunean dauden profesionalei eta bere curriculuma eta gaitasunak hobetu nahi dituzten pertsonei zuzendurik daude, eta prestakuntza-ibilbide pertsonalizatua sortzeko aukera ematen die.
EHUko irakasleak
EHUko irakaslea bazara, unibertsitateko mikrokredentzialak proposatu, zuzendu eta eman ditzakezu.
Zuzendaritza akademikoa EHUko irakasleei dagokie. Hala ere, zuzendaritzan eta irakaskuntzan profesionalek ere parte hartzea aurreikusten da.
DEIALDIAREN EPEAK 2026ko martxoaren 13ra arte edo funtsak amaitu arte.

Enpresak, erakundeak eta administrazioa
Unibertsitateko mikrokredentziala lan munduko eta gizarteko beharrizanekin lotuta dago, eta enplegagarritasuna, gaitasun profesionala eta espezializazioa hobetzen ditu.
Mikrokredentzialaren proposamenak enpresa, erakunde edo administrazio publiko baten beharrizan edo interes bati lotuta egon behar du, horrek ahalbidetzen baitu Unibertsitatea-Gizartea harremana.

Matrikula zaitez
25 eta 64 urte bitarteko pertsonei zuzendurik dago.
Ez da ezinbestekoa unibertsitate titulua izatea, prestakuntza bakoitzaren baldintzen araberakoa izango da.
Matrikulatzeko gida
Kontsultatu prestakuntza-eskaintza hemen, eta egin matrikula.
Prestakuntza-eskaintza
Ohiko galderak
Zer dira unibertsitateko mikrokredentzialak?
EHUren berezko ikaskuntzak dira, iraupen laburreko prestakuntza-jarduerei lotuak.
Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren Microcreds Planak Europar Batasunaren Next Generatioin funtsen dirulaguntza jasotzen du.
Nola finantzatzen da prestakuntza hau?
Dirulaguntzari esker, matrikularen zenbatekoaren % 70era arte murritz daiteke, eta gainerakoa, banakako matrikulak ordainduz edo enpresak edo erakundeak matrikula guztiak batera ordainduz finantza daiteke, betiere diru hori Europako funtsetatik ez badator.
Mikrokredentzialak pentsatuta daude enplegagarritasuna hobetzen laguntzeko, kualifikazio berriak eskuratzeko, lanbide berrietara egokitzeko, unibertsitatetarako jauzia egiteko edo gizarteratzen laguntzeko.
Prestakuntza-eredu berritzaile hau Europar Batasunak sustatzen duen etengabeko ikaskuntzarako tresna da, eta gizarteak eta egungo lan merkatuak eskatzen dituzten ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak eskuratzeko formula malgu bat eskaintzen du.
Prestakuntza laburrak dira, prestakuntza-pilulak alegia, 10 eta 30 ordu artekoak. Betiere, 15 ECTS kreditu baino gutxiago (150 ordu).
25 eta 64 urte bitartean dituen eta bere ezagutzak edo trebetasun profesional eta/edo akademikoak zabaldu nahi dituen edonori.
Beharrezkoa al da unibertsitateko titulu bat izatea matrikulatzeko?
Batzuetan bai, beste batzuetan ez. Mikrokredentzial bakoitzak bere baldintzak ezarriko ditu.
Aurrez aurrekoak, birtualak edo mistoak izan daitezke.