Proposamenak

UNIBERTSITATEKO MIKROKREDENTZIAL BAT AURKEZTU NAHI?

UPV/EHUko irakaslea bazara, unibertsitateko mikrokredentzial bat proposatu, gidatu eta eman dezakezu.

Horretarako, ezinbestekoa da mikrokredentziala UPV/EHUko ikastegi baten bermeaz aurkeztea, eta zuzendari akademikoa unibertsitateko irakasle-ikertzailea izatea. Dena dela, beste unibertsitate bateko edo beste erakunde bateko zuzendarikideak ere egon daitezke.

Garrantzitsua da prestakuntza honek erantzuna ematea kanpoko erakunde eta enpresen eskariari, eta saiatzea kualifikazio berrietarako premiak betetzen eta enplegagarritasuna eta berrikuntza bultzatzen sektore produktiboetan eta gizartean, oro har.

Prozedura  orokorra  mikrokredentzialen oraingo deialdian azalduta dago.

Proposamenak aurkezteko epea: 2026ko martxoaren 13ra arte.

Proposamena aurkeztu

•    Proposamen bat aurkezteko LAGUNTZA GIDA / Proposamen bat nola aurkezteko BIDEOA
•    AURREIKUSPEN EKONOMIKOA: Bete informazio ekonomikoaren dokumentu hau proposamenean eransteko, dokumentazio atalean. Nahitaezkoa.
•    INTERES ADIERAZPENA: Formakuntza eskatzen duen kanpoko erakundeak edo enpresak bete eta sinatu beharreko dokumentua, proposamenean eransteko, dokumentazio atalean. Nahitaezkoa.
 

UPV/EHUk irakaskuntza telematikorako plataforma bat jarri du, EHUon izenekoa, unibertsitateko kideen esku, mikrokredentzialen ikastaroak bertan gordetzeko.

UNIBERTSITATEKO MIKROKREDENTZIAL BAT ESKATU NAHI DUZU ZURE ERAKUNDE EDO ENPRESARENTZAT?

UPV/EHUk zure erakundearen premietara egokitutako prestakuntza programa espezializatuak eskaintzen ditu  mikrokredentzial formatuan.

Ikastaro hauek gure unibertsitateko irakasleek zuzentzen dituzte, eta haien bidez prestakuntza eguneratua, kalitatekoa eta Europako ziurtagiri batez aitortua eskaintzen dugu.

Microcreds Planak mikrokredentzialen matrikula kostuaren % 70eraino finantza dezake. Gainerakoa Europako funtsez bestelako dirulaguntza publiko edo pribatu batez finantzatu ahal izango da.

Zure enpresa edo erakundearen beharrizanen araberako prestakuntza jakin bat eska diezaiokezu unibertsitateari. Horretarako, bete ezazu formakuntza eskaria, eta zurekin jarriko gara harremanetan.