Komunikazioa
Hezkuntza
Mikrokredentzialak
Ahozko komunikaziorako prestakuntza: oinarriak,  testuingurua eta baliabideak

Ahozko komunikaziorako prestakuntza: oinarriak, testuingurua eta baliabideak

Ots. 02 - 26. Api, 2026 Kod. 013-26

Azalpena

Ahozko komunikazioa funtsezko trebetasuna da hainbat esparru profesionaletan, bereziki, hezkuntzan, kulturan eta gizarte esparruetan. Ahozko komunikazioaren bidez, informazioa transmititzeaz gain, jarrerak, emozioak eta harreman sozialak eraikitzen dira. Horregatik, beharrezkoa da komunikazio-gaitasun sendoa garatzea, prestakuntza egituratu eta diziplinartekoaren bidez. Prestakuntza honek komunikazio-konpetentzia garatzea du helburu azpikonpetentzia espezifikoak integratuz: prosodikoa, pragmatikoa, soziolinguistikoa eta linguistikoa. Mikrokredentzial honen bidez, parte-hartzaileek ahozko komunikazioan eta ikus-entzunezko hizkeraren erabileran aditu izateko beharrezko gaitasunak eskuratuko dituzte. Horretarako, prestakuntzak eduki teorikoak, sozialak eta teknikoak uztartzen ditu.

Prestakuntzak 3 ECTS kreditu ditu, euskaraz izango da, ikasgai bat salbu, 10 aste irauten du eta hiru modulutan banatuta dago (Ahozko komunikazioaren oinarri linguistikoak; Gizarte testuinguruak eta ahozko interakzioa; Ahozko adierazpenerako baliabide eszenikoak, teknikoak eta didaktikoak). Eskolak modu presentzialean Bilboko Hezkuntza Fakultatean izango dira eta, era berean, modalitate (a)sinkronoan ere izango dira eskuragarri EHUon plataforman.

Irakurri gehiago

Helburuak

Ahozko komunikazioaren bidez hizkuntza era eraginkorrean ulertzea eta erabiltzea azalpenak ematean, ahots gora irakurtzean edota elkarrekintzan aritzeko, funtzio pragmatikoa, testuinguru soziolinguistikoa eta eduki linguistikoak kontuan izanik, baita gorpuzkera, keinuak nahiz ahozko melodia.

Beharrezkoak diren gizarte- eta komunikazio-konpetentziak garatzea, autonomia,  autoerregulazioa, hezkidetza, aniztasuna, etika eta erantzukizun profesionala kontuan izanda.

Irakurri gehiago

Ikaskuntzaren emaitzak eta lorpen mota

  • Artikulazio-soinuak identifikatzen eta produzitzen jakitea.
  • Aldagai linguistikoak eta soziolinguistikoak (adina, jatorria, ama-hizkuntza...) kontuan izanik, hezkuntza formalean eta ez formalean komunikatzen jakitea.
  • Gorpuzkera eta keinu egokiarekin adierazpenak egiten jakitea.
  • Ezaugarri suprasegmentalak ondo erabiltzen jakitea, batez ere ahots gorako irakurketan.
  • Testuinguru formaletan eta informaletan hitzen, ahozko estrategien, zeinuen eta arauen bidez zenbait ahozko testu ondo egiten jakitea: Informazioa, ideiak, kontzeptuak, pentsamenduak eta sentimenduak adieraztea eta trukatzea, eta testuinguru formal eta informaletan desadostasunak konpontzea.
Irakurri gehiago

Sarbide-baldintzak eta onarpen-irizpideak

  • Erdi-mailako heziketa-ziklo bateko gutxieneko prestakuntza behar da.
  • Komunikazioan interesa duen publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikasleak (Gradukoak zein Graduondokoak)
  • Komunikazioan interesa duten unibertsitate titulaziorik ez duten pertsonak
  • Hezkuntza formaleko nahiz ez-formaleko eremuetan diharduten irakasleak
  • Ahozko komunikazioan trebatzea garrantzitsua den edozein esparrutako profesionalak
  • Baldintzatutako adina: 25 eta 64 urte.
Irakurri gehiago

Ikaskuntza-esperientziaren maila, EQF, European Qualifications Framework kualifikazio-esparruaren arabera

EQF 5 C (Goi-mailako espezializazio ikastaroa)

ESCO, European Skills, Competences, Qualifications and Occupations gaitasun-esparru batzuk

http://data.europa.eu/esco/skill/a28fa5f1-be5b-4608-8376-acea8c2f8cb1

L. Konpetentzia linguistikoak eta hizkuntzak ezagutzea: Euskara.

http://data.europa.eu/esco/skill/dc06de9f-dd3a-4f28-b58f-b01b5ae72ab8

S. Komunikazioa, lankidetza eta sormena. Komunikatzea, laguntzea, lotzea eta negoziatzea, arazoei irtenbideak garatzea, objektuak eta sistemak diseinatzeko planak edo zehaztapenak sortzea, ahozko testua eta gorpuzkera sortzea, audientzia entretenitzeko jardutea eta beste batzuei ezagutzak ematea.

http://data.europa.eu/esco/skill/6f142deb-03a9-4cd7-94ce-e0f023ae2169

T4. Konpetentzia sozialak eta komunikazioak. T4.1. Komunikazioa. Informazioa, ideiak, kontzeptuak, pentsamenduak eta sentimenduak adieraztea eta trukatzea, eta testuinguru formal eta informaletan desadostasunak konpontzea, hitz, zeinu eta arauen sistema partekatua erabiliz.

Ebaluazio-probak

  • Ebaluazio praktikoak: 4. Zereginak (ariketa praktikoak)
  • Lineako ebaluazioak: 1. Galdetegi elkarreragileak
  • Autoikaskuntzako ebaluazioak: 1. Autoebaluazioak

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Antolakuntza

  • EHU

Lankidetza

  • Next Generation
  • Ministerio de ciencia, innovación y universidades
  • Plan de recuperación, transformación y resiliencia
  • Eusko Jaurlaritza/ Gobierno Vasco

Zuzendariak

Aintzane Etxebarria Lejarreta

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean irakasle agregatua da 2018tik. Jardun akademikoa Magisteritzako Diplomaturetan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Graduetan eta Graduondokoetan garatu du, besteak beste, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterrean eta Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak Masterrean. Graduko Gradu Amaierako Lanen eta Graduondokoetako Master Amaierako Lanen zuzendari jardun du. Hizkuntza aldakortasun geo-soziolinguistikoa Arratian izenburua duen doktorego-tesia zuzendu du; gaur egun Lea Artibaiko 10-12 urteko gazteen konpetentzia prosodikoa ahots gorako irakurketan izeneko doktorego-tesiaren gainbegirale dihardu. EUDIA ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia da.

Lorea Unamuno Goiriena

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Euskal Filologian lizentziatua da (2011), eta Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologian (2015), eta Irakasleen Prestakuntzan (2015) masterduna. Halaber, IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan (2017) espezialista da. Gaur egun, EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean da irakasle, eta Komunikazio Gaitasunaren Garapena zein Euskararen Arauak eta Erabilerak ikasgaiak irakasten ditu. DOCENTIAZ programaren 13. deialdian aldeko txostena lortu zuen. EUDIA ikerketa-taldeko kide da, eta Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk diruz lagundutako hainbat ikerketa-proiektutan hartu du parte. Ikerketa-lerro nagusiak prosodia, ahots gorako irakurketa eta hizkuntzaren aldakortasuna dira. Lau libururen editore eta 17 artikulu eta 14 liburu-kapituluren egilea. Era berean, ikerketa-taldeko proiektuetatik eratorritako emaitzak hainbat nazioarteko biltzarretan aurkeztu ditu.

Hizlariak

Iñigo Ibarra Lizundia (Ander Lipus)

Madrilgo William Layton Antzerki Laborategian egin zituen ikasketak. Antzerki antropologian aditua, hainbat ikastaro eta antzerki-eskolatan irakasle izan da. Madrilen lanean jardun ondoren, Bilbora itzuli eta, beste artista batzuekin batera, Mina Espazioa eta Antzerkiola Imaginarioa sortu zituen. 2007an ArteDrama Arte Eszenikoen Plataforma sortu zuen, eta 2012an proiektu pertsonalak bideratzeko Huts Teatro konpainia. Egun, maite duen antzerkia egiten jarraitzen du, zuzendari zein aktore lanetan..

Juan Abasolo Isasa

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakasle agregatua da. Psikodidaktikan doktorea (2017), eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduko irakasgaietan jarduten du, bereziki hizkuntzen didaktika eta ahozko komunikazioari lotutakoetan. EUDIA ikerketa-taldeko kide da eta ikerketa-lerro nagusiak hizkuntza-bariazioa, prosodia gaitasuna eta idazketa-prozesuen azterketa dira, ahozko zein idatzizko komunikazioaren ikuspegitik. Arlo horietan hainbat artikulu eta liburu-kapitulu argitaratu ditu, eta nazioarteko kongresuetan hartu du parte, ahozko komunikazioaren irakaskuntza eta ikerketa uztartuz. Horrez gain, IDAT aplikazioa sortu eta garatu du, idazketa-prozesua aztertzeko baliabidea. Irakasle gisa, esperientzia zabala du ahozko trebetasunak lantzeko estrategiak, testu-motak eta komunikazio eszenatokiak ikertzen eta irakasten, bai unibertsitatean bai helduen euskalduntzean.

Aitor Carrera Baiget

Universitat de Lleida

Doctor en Filologia Catalana i professor a la Universitat de Lleida, on imparteix dialectologia catalana i lingüística occitana i dirigeix la Càtedra d’Estudis Occitans. És autor de més de cent cinquanta publicacions sobre lingüística, i específicament sobre dialectologia, gramàtica, sociolingüística o onomàstica, entre les quals es compten la primera gramàtica moderna de l’aranès (Gramatica aranesa, 2007), la primera exposició sistemàtica i comparada de les formes i estructures de l’occità referencial i del gascó de la Vall d’Aran, que inclou el primer diccionari català-aranès (L’occità. Gramàtica i diccionari bàsics, 2010), o el Petit atles lingüístic de la Vall d’Aran (2023). Entre altres organismes, és membre del Conselh Lingüistic del Congrès Permanent de la Lenga Occitana o del consell d’administració de l’Associacion Internacionala d’Estudis Occitans, de la qual va coordinar l’onzè congrés internacional, celebrat a Lleida l’any 2014. Igualment, va ser el director, designat per la Generalitat de Catalunya, de la comissió encarregada de fixar les formes del primer traductor automàtic occità-català, integrada per experts designats per administracions territorials dels estats francès i italià.

Naia Egusquiza Sanchez

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUko irakasle atxikia da Bilboko Hezkuntza Fakultateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean. Hizkuntzaren Didaktika eta Hizkuntza Estandarra eta Aldaerak Eskolan ikasgaiak irakasten ditu. EUDIA ikerketa-taldeko kide da eta bertan hainbat liburu, artikulu, kongresu eta ikerketa-proiektutan hartu du parte. Ikerketa-lerro nagusiak prosodia, ahots gorako irakurketa eta hizkuntzaren aldakortasuna dira. DOCENTIAZ programaren 13. deialdian aldeko txostena lortu zuen.

Ariane Ensunza Aldamizetxebarria

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Euskal Filologian lizentziatua (2010) da, eta Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketetan doktorea (2015) Sari Bereziarekin. EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean da irakasle, eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan irakasten ditu Idatzizko Komunikazio Zientifiko-Teknikoa Euskaraz eta Ahozko Komunikazio Zientifiko-Teknikoa Euskaraz ikasgaiak. Aldeko txostena lortu zuen DOCENTIAZ programaren 13. deialdian. EUDIA ikerketa-taldeko kide da 2013tik eta Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk diruz lagundutako hainbat ikerketa- proiektutan hartu du parte. Ikerketa-lerroak hizkuntza-aldakortasunean, gaitasun prosodikoaren garapenean eta ahots gorako irakurketan oinarritzen dira.

Aintzane Etxebarria Lejarreta

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean irakasle agregatua da 2018tik. Jardun akademikoa Magisteritzako Diplomaturetan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Graduetan eta Graduondokoetan garatu du, besteak beste, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterrean eta Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak Masterrean. Graduko Gradu Amaierako Lanen eta Graduondokoetako Master Amaierako Lanen zuzendari jardun du. Hizkuntza aldakortasun geo-soziolinguistikoa Arratian izenburua duen doktorego-tesia zuzendu du; gaur egun Lea Artibaiko 10-12 urteko gazteen konpetentzia prosodikoa ahots gorako irakurketan izeneko doktorego-tesiaren gainbegirale dihardu. EUDIA ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia da.

Aitor Iglesias Chaves

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Euskal Filologian lizentziatua da, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketetan doktorea, eta gaur egun EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakasle agregatu gisa egiten du lan. EUDIA ikerketa-taldeko kide da, eta MICINNek, Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk diruz lagundutako hainbat ikerketa proiektutan hartu du parte. Ikerketa-lerro nagusiak gaitasun prosodikoaren garapena, ahots gorako irakurketa eta irakaskuntzan aplikatutako aldakortasun linguistikoa dira.

Oihana Lujanbio Begiristain

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Euskal Filologian lizentziaduna (2004) eta Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologian doktorea (2016). EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean irakasle atxikia da 2021az geroztik, eta Arabako Campusean ari da irakasle-lanetan. Ikerketa-ibilbidea soziolinguistika eta dialektologiara bideratu du, batez ere. soziolinguistikan aritu da Soziolinguistika Klusterrean (2006-2010) eta Euskaltzaindian Euskararen Historia Soziala egitasmoan (2016-2020). Soziolinguistika Eskuliburuaren koordinatzailea izan da eta baita Eralan eta Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak proiektuena ere, besteak beste. Proiektu horiei lotutako lanak argitaratzeaz gain, azentuaren eta hizkuntza-aldakortasunaren gainean idatzi du.

Nerea Mendizabal Etxeberria

Komunikazio Ez Bortitzeko hezitzailea - Center for Non-Violent Communication-ak ziurtatua. Psikopedagogian lizentziatua eta Gizarte Hezkuntzan diplomatua. Lan profesionalaren zatirik handiena familiei eta hezitzaileei laguntzen ematen du gurasoen eskolen, hitzaldien, ikastaroen eta prestakuntzaren bidez. Azken urteotan, aberastu egin du ikuspegi profesionala eta musika txertatu du osagarri estrategiko gisa, garatu beharreko edukien transmisio eraginkorra sustatzeko.

Luis Pastor Santamaria

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Euskal Filologian lizentziatua da, Hizkuntzalaritzan doktorea eta gaur egun EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakasle laguntzaile doktorea. Harvard-eko Unibertsitateko Ikertzaile Bisitaria izan da 2013-2014 ikasturteko lehen seihilekoan. Gogo Elebiduna ikerketa-talde egonkortuko kide izan da, eta nazioko eta nazioarteko ikerketa-proiektuetan hartu du parte. Ikerketa-lerro nagusia oinarrizko hitz-ordena desberdina duten hizkuntzen ezaugarri gramatikalen prozesamendua da, bereziki gaztelania eta euskaran.

Maite Santiago Garabieta

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

HUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean irakasle laguntzaile doktorea da. Ikertzaile-ibilbidean zenbait ikerketa-proiektu nazional eta nazioartekoetan hartu du parte. Horietan hezkuntza-arloko hainbat eragilerekin modu kolaboratiboan jardun du, besteak beste, ikasleekin, irakasleekin, familiekin eta hezkuntza-teknikariekin, hezkuntza-praktika inklusiboen erabilera sustatzeko. Azken urteetan arrakasta akademiko eta soziala indartzen dituzten ikaskuntza-ingurune interaktiboen eragina aztertu du, testuinguru eleaniztunetan bigarren hizkuntzaren (H2) jabekuntza prozesua hobetzeko helburuarekin. Ikerketa hauen emaitzak inpaktudun aldizkari zientifikoetan argitaratu eta nazioarteko biltzarretan aurkeztu ditu.

Lorea Unamuno Goiriena

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Euskal Filologian lizentziatua da (2011), eta Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologian (2015), eta Irakasleen Prestakuntzan (2015) masterduna. Halaber, IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan (2017) espezialista da. Gaur egun, EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean da irakasle, eta Komunikazio Gaitasunaren Garapena zein Euskararen Arauak eta Erabilerak ikasgaiak irakasten ditu. DOCENTIAZ programaren 13. deialdian aldeko txostena lortu zuen. EUDIA ikerketa-taldeko kide da, eta Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk diruz lagundutako hainbat ikerketa-proiektutan hartu du parte. Ikerketa-lerro nagusiak prosodia, ahots gorako irakurketa eta hizkuntzaren aldakortasuna dira. Lau libururen editore eta 17 artikulu eta 14 liburu-kapituluren egilea. Era berean, ikerketa-taldeko proiektuetatik eratorritako emaitzak hainbat nazioarteko biltzarretan aurkeztu ditu.

Matrikula prezioak

Ez da matrikula itzuliko mikrokredentziala ematen hasi bada. 


Matrikula2026-01-29 arte
122,75 EUR

Kokalekua

Online eta Bilboko Hezkuntza Fakultatea

Sarriena auzoa, z/g. 48940 Leioa

Bizkaia

43.33319667213593,-2.97255276746713

Online eta Bilboko Hezkuntza Fakultatea

Sarriena auzoa, z/g. 48940 Leioa

Bizkaia

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza

Beste ikastaro interesgarriak...