
Eskolako kanpo espazio berdea: STEM eta jasangarritasunerako hezkuntzarako diseinua eta erabilera didaktikoa
"Lekuan Oinarritutako Ikaskuntza" formakuntza Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat. Eskola-espazio berdeen aukera didaktikoak aztertzen ditu, batez ere jolastoki naturalizatuak dituzten ikastetxeentzat. Ikastaro praktiko honek STEM eta iraunkortasuna integratzen ditu, baliozkotutako proposamen didaktikoekin.
Azalpena
Prestakuntza honetan eskolaren espazio berdearen aukerak aztertuko dira "Tokian Oinarritutako Ikaskuntza" ikuspegitik. EHUko Arabako Campuseko baratzeak parte-hartzaileei testuinguru erreala eskainiko die 2025/2026 ikasturtean zehar hainbat proposamen didaktiko ezagutu eta praktikan jartzeko. Mikrokredentziala 6 moduluz osatuta dago, bakoitza bi edo hiru orduko iraupena duena, eta jardunean dauden Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzenduta dago, bereziki Gasteizko Udaleko Ingurumen Ikasketen Zentroarekin elkarlanean patioa eraldatzeko prozesuan dauden edo eraldatu duten zentroko profesionalei. Lehenik eta behin, permakulturearen printzipioak ezagutaraziko dira eskolako kanpo-espazioen eraldaketa eta diseinuan eragiteko. Jarraian, landatutako biodibertsitateak eta eskolako hazien liburutegi baten sorreari buruzko modulu bat eskainiko da. Hirugarren moduluak matematikarien irakaskuntza-ikaskuntzaren aukerak ezagutaraziko ditu baratzean eta baratzaren bitartez. Hurrengo bi moduluetan, ikerketa zientifikoan oinarritutako ikaskuntzaren enfokea duten proposamen didaktikoak praktikan jarriko dira: i) lurzoruaren garrantzi ekologikoa ulertzeko eta ikasleengandik herritarren zientzia egiteko potentziala aztertzeko proposamen didaktiko bat; ii) eskola-espazio berdearen biodibertsitateak aztertzeko hiru saio eskainitako modulu bat. Mikrokredentzialarén azken saioa "Ingurunean Oinarritutako Ikaskuntza" enfokean aitzindari den ikastetxe baten bisita izango da.
Ondorioz, mikrokredentzial honetan baratzea hezkuntza-baliabide gisa erabiltzeko tresnak emango dizkio irakasleari jorratu beharreko gaiak testuinguru batean planteatzeko, ingurune erreal batetik abiatuta, eta, gainera, ikasleek dagoeneko erabiltzen dituzten esperientzia pertsonalekin edo ideiekin (aldez aurreko ezagutzekin) eta euren interesekin lotzeko. Gaur egungo hezkuntza curriculumetik hurbilago dagoen terminologia erabiliz, mikrokredentzial honek testuinguru esanguratsuan kokatutako eta ikasleen esperientziak errespetatzen dituzten ikaskuntza-egoerak diseinatzeko trebakuntza eskaintzen du.
Saioak asteazkenetan izango dira 15:00etik-17:00ra edo 15:00etik-18:00ra. Guztira 9 saio izango dira 2025ko Urrian hasi eta 2026ko Apirilean bukatuz (gomendatzen dugu egitaraua begiratzea saio bakoitzaren egun zehatza jakiteko).
Helburuak
Oinarrizko permakultura printzipioak ulertzea eskolako berdegunea naturalizatzeko eta habitatak sortzeko.
Tokiko biodibertsitatea ezagutzea, berreskuratzea, biderkatzea eta babestea.
Eskolako kanpo-espazioaren ikerketarako aukerak esploratzea: laginketa egiten ikastea, frogak bilatzea, behaketak eta konparazioak egitea.
Ikerketa gidatuaren bitartez naturako elementuak identifikatzen ikastea bioaniztasuna eta habitaten artean loturak eginez.
Naturaren garrantziaz jabetzea eta ematen diguten onurekin erlazionatzea hurbileko adibideak erabiliz.
Eskolako habitateko izaki mikroskopikoak ezagutzea lupak, mikroskopioak eta sakeleko aplikazioak erabiliz.
Eskolako ingurune berdean testuinguratutako STEM arloko sekuentzia didaktikoen adibideak aztertzea eta jarduera didaktikoak aurrera eramatea.
Ikaskuntzaren emaitzak eta lorpen mota
1-Oinarrizko permakulturako printzipioak aplikatzea eskolako kanpo espazioak aztertu eta birdiseinatzeko elikagaien ekoizpen jasangarrirako.
Manenimendu gutxi behar duten eta helburu didaktiko anitzak betetzen dituzten kanpo espazio berdeak eta jangarriak sortzeko irizpideak ezagutzen ditu.
2-Eskolan oinarritutako hazi-bankuen programa bat ezarri eta mantentzeko behar diren ezagutzak eta gaitasun praktikoak garatzea.
Irakasleek hazi-bilketa eta partekatze ekimenak abiarazten dakite, ikasleei landare-aniztasuna eta nekazaritza-ondarea zuzenean esperimentatzeko aukera emanez, eta tokiko hazkuntza-komunitateekin elkarlana eraikiz.
3-Oinarrizko praktika zientifikoak aurrera eramatea eskolako espazio berdean
Metodologia zientifikoa erabiltzen du naturako elementuak (adib. lurzorua) eta biodibertsitatea aztertzeko eta identifikatzeko ikerketa txikiak eginez: behaketa, laginketa eta sailkapena eta tresneria zientifikoa erabiliz
4-Matematikako curriculuma baratzean aplikatzen ikastea
Baratzean zenbakiak, eragiketak, geometria, magnitudea eta neurria lantzeko estrategia didaktikoak ezartzeko gai da. Ingurumen-adierazleen informazio aztertzeko transposizio didaktikoa egiten du: tenperatura eta aire-kalitatearen oinarrizko analisi estatistikoak.
5-Kanpo espazioan oinarritutako STEM arloko proposamen didaktikoak diseinatzea eta ezartzea testuinguru errealetan.
Saio praktikoetan ikasitakoa transferitzen du bere egoera profesionalera.
Sarbide-baldintzak eta onarpen-irizpideak
Esperientzia profesionala Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo lanbide hauetara sartzeko baimentzen dituen titulazioak izatea.
Zientzia esperimentalen didaktikan edo matematikaren didaktikan egindako formakuntza osagarriak baloratuko dira.
Baldintzatutako adina: 25 eta 64 urte.
Ikaskuntza-esperientziaren maila, EQF, European Qualifications Framework kualifikazio-esparruaren arabera
MAILA 3: LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA, HAUR HEZKUNTZAKO GRADUA, BIGARREN HEZKUNTZAKO MASTERRA
ESCO, European Skills, Competences, Qualifications and Occupations gaitasun-esparru batzuk
Irakasleen prestakuntza, irakasgaien espezializazioarekin, irakasgai zehatz bat irakasteko teoriak, metodoak eta praktika aztertzea da. Eremu xehatu honetan sartzen diren programek irakatsi behar den gaiari buruzko ikasketa didaktikoak barne hartzen dute.
Hemen, eduki nagusi hauek dituzten programak eta titulazioak sailkatzen dira:
Irakasleen prestakuntza - irakasgai espezifikoak, adibidez. STEM diziplinak
Haur Hezkuntzako irakasleentzako prestakuntza
Eskolaurreko irakasleentzako prestakuntza 7 urte arteko haur txiki-txikien irakaskuntzaren teoriak, metodoak eta praktika aztertzea da, haur hezkuntzako edo lehen haurtzaroko hezkuntza-garapen mailetako eskola-esparru formalen barruan.
Hemen, eduki nagusi hauek dituzten programak eta titulazioak sailkatzen dira:
Haur Hezkuntza (eskola formalaren barruan)
Haur Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
Baratzezaintza
Baratzezaintza honen teknologia eta kudeaketa, lorezaintza, negutegi metodoak, haurtzaindegien kudeaketa, paisaiaren lorezaintza eta abarren azterketa da.
Hemen, eduki nagusi hauek dituzten programak eta titulazioak sailkatzen dira:
Lorezaintza
Baratzeko teknikak
== Inklusioak
Hemen sartzen dira hiriko eta etxeko parke eta lorategien errunaldia eta eraikuntza.
Bertan, lorezaintza eta hazten ari diren barazkiak uztartzen dituzten lorezaintza-programak jasotzen dira.
-Lehen hezkuntzako eskolen edukiak irakastea-
Lehen Hezkuntzako ikasleei zenbait gairen teoria eta praktika irakastea, hala nola matematikarena eta natura-ikasketena; horretarako, dauden ezagutzetatik abiatuta, ikastaroen edukia garatuko dute, eta ikasleak animatuko dituzte interesatzen zaizkien gaiei buruz dituzten ezagutzetan sakondu dezaten.
Konpetentzia mota: gaitasuna
Gaitasunen berrerabilgarritasun maila: Sektorearen gaitasun eta konpetentzia espezifikoak.
-Ingurumen-gaitasunak eta -konpetentziak erabiltzea
Deskribapena
Norberaren portaerek epe laburrean eta luzean ingurune fisikoan eta sozialean dituzten ondorioei buruz hausnartzea, eta lan- eta bizitza-estilo iraunkorra hartzea. Tokiko eta munduko ingurunea babesteko eta leheneratzeko eta gainerakoak inspiratzeko ardura indibiduala eta kolektiboa onartzea.
Aplikazio eremuari buruzko oharra: Epigrafe honetako trebetasun eta gaitasunek lan eta bizitza ekologikoago baterako garrantzitsuak diren modu eta jarduera desberdinak jorratzen dituzte.
Ebaluazio-probak
- Hausnarketa-ebaluazioak: 3. Ebaluazio praktikoak lantokian
Jarduera nori zuzenduta
- Irakasleak
Metodologia
Presentziala (P): Ikasleak eta irakasleak mikrokredentziala egiten den gelan daude. Saioak Arabako Campuseko Baratze Ekologikoan eramango dira aurrera gehienbat. Eguraldiak ez badu laguntzen edo tresneria zientifikoa beharrezkoa den saioetan, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko natur zientzien laborategian eramango dira aurrera.
Saio askotako jardueretan lan kooperatiboa sustatuko da eta praktika zientifikoak aurrera eramango dira.
Antolakuntza
Zuzendariak

Arantza Rico Martinez
UPV/EHU
Arantza Rico nekazal ingeniari (1997) doktorea da (2003) Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Irakasle agregatua da UPV/EHUko Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika Sailean, eta sail horretako kidea da 2012tik Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Vitoria-Gasteiz). Lehen Hezkuntza Gradoko irakasle aritzen da zientzia esperimentalen didaktikan. Gaur egun, Campus Bizia Lab Programaren baitako Arabako Campuseko Baratze Ekodidaktikoaren proiektuaren koordinatzailea da eta STEM2NET sareko kidea beste sailkideekin eta eskolako sare publikoaren irakasleekin batera. Bere ikerketa ildoa diseinuan oinarritutako ikerketan (DBR) oinarritzen da, zientzien hezkuntzan. Zientzia, genero eta bokazioei buruzko FECYT proiektua koordinatu zuen eta bi HBP eta transferentzia proiektu bat koordinatu ditu STEM diziplinak eta jasangarritasunari buruzkoak. Euskal Wikilarien Elkartearekin kolaboratzen du bere hezkuntza programan. Arantza Ricok aurretik landareen mikrobiologiaren arloan lan egin zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1999-2004), doktoretza aurreko ikertzaile gisa, eta, ondoren, doktoretza ondoko ikertzaile gisa Oxfordeko Unibertsitatean (2004-2009).
Hizlariak

Elena Agirre Basurko
UPV/EHU. Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Elena Agirre Basurko Matematika Zientzietan doktorea da (2003) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta unibertsitate honetako irakasle titularra. Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako irakaslea izan zen (1993-2012), Matematika Aplikatua sailean, eta 2012tik Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Matematikaren Didaktika arloan dihardu irakasle. Halaber, Elikagaien Kalitatea eta Segurtasuna masterreko irakaslea da (UPV/EHU), eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Irakasleen Prestakuntza masterrean (UPV/EHU) irakatsi du. Ikerketa-lanean, airearen kalitatearen esparruan iragarpen-helburuak dituzten eredu estatistiko-konputazionalak aztertu eta garatu ditu. Matematikaren didaktikaren arloan lanean hasi zenetik, Lehen Hezkuntzako irakasleen prestakuntza eta hezkuntza matematikoa hobetzeko metodoen azterketan oinarritzen da bere ikerketa-ildoa. STEM eta jasangarritasunari buruzko hezkuntza-berrikuntzako proiektuetan parte hartu du, eta matematika diziplina arteko ikuspegitik ere aztertzen du, batez ere gorputz-hezkuntzarekin batera. STEAM2-Net sarearen parte da, eta jardunean dauden irakasleak trebatzen ditu, eskola-baratzea matematikaren irakaskuntzan eta ikaskuntzan erabiltzeko. Unibertsitate-ku

Pedro Ferrero Diez
Asociación de Permacultura Kiribilore
Pedro Ferrero Gasteizen egoitza duen Kiribilore Permakultura elkarteko sortzailea eta zuzendaria da. Proiektu hau sortu zuen "mundu hobe bat pentsatzen dugunean burura datozkigun ideia guztiak amesteko, pentsatzeko eta diseinatzeko, non baliabideek eta pertsonek euren bizitza partekatzen duten esplotaziorik gabe". Arabako Campuseko Baratze Ekologikoaren proiektuan parte hartzen du aktiboki, agroekologiari buruzko formakuntza antolatuz eta ematen, espazioan hobekuntzak eta mantentze-lanak eginez. Bere lana hiri-nekazaritza eta baso jangagarriak sustatzean oinarritzen da hirientzako konponbide iraunkor gisa, komunitatea proiektu hauetan inplikatzeko interes handia erakutsiz. Bere filosofia permakulturak eskaintzen dituen jarrera eta diseinu printzipio etikoak hurbiltzean oinarritzen da, Gasteizko hiri-ingurunean bizimodu iraunkorrago eta komunitarioagoaren alde lan eginez, ingurumen-hezkuntza gizarte-aktibismoarekin uztartuz.

Joseba Ibargurengoitia
Joseba Ibargurengoitia Itsas Zientzietako lizentziaduna da (Vigoko Unibertsitatea, 2002) eta Gaitasun Pedagogikoaren Ziurtagiria eskuratu zuen EHUn 2008an. Euskal Herriko Hazien Sareko kidea da 2008tik eta elkarte honen proiektuen arduraduna 2015etik, hezkuntza-prestakuntzak barne. Hazien Sarearen hezkuntza-programa koordinatu, diseinatu eta aurrera eramaten ditu eta hezkuntza-materialak sortzeaz arduratzen da. 2024tik 2026ra EPTSren proiektu esperimentala (Gizarte-eraldaketarako Hezkuntza) zuzendu zuen, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bizkaiko 3 eskolatan, EAEko tokiko barietateei eta Garapenerako Lankidetzari buruz. Josebak 20 urtetik gorako esperientzia dauka baratzezaintza eta frutagintza ekologikoan eta agroekologikoan. "Berrereiten eta Trukatzen" (“Resembrando e Intercambiando”)Estatuko Hazien Sarearen (Hazien Sareen Sarea) koordinazioko kidea da, eta Hazien Sarearen Europako eta nazioarteko hainbat topaketatan parte hartu du. Europako Parlamentuan, Bruselasen, eta FAOn, Erroman, izan da.

Lur Moragues Saitua
Amillena koop elkarte txikia
Lur Moragues Saitua Lurzoru ekologian doktorea da (UPV/EHU, 2023) eta duela bi urte EHUko Matematika, Zientzia esperimentalen eta Gizarte Zientzien didaktikako saileko irakaslea da Zientzia Esperimentalen didaktika arloan. Lehen eta Haur Hezkuntza graduetan aritzen da irakasle lanaldi partzialean. Horretaz gain, Amillena koop elkarte txikiko bazkide sortzaile eta langilea da. Bere ikerketa interesak ikasleen lurzoruaren eredu zientifikoaren kontzeptualizazioan eta elikaduraren balio didaktikoaren azterketan zentratzen dira.

Igone Palacios Agúndez
Igone Palacios-Agundez Zientzia Esperimentalen Didaktikako irakasle agregatua da Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, eta Zientzien Didaktika eta Iraunkortasunerako Hezkuntza irakasten eta ikertzen ditu. UPV/EHUko Garapen Jasangarriari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrako kide aktiboa da 2008tik, eta, 2016tik, Iraunkortasunerako Hezkuntzaren ikerketa-arloa zuzentzen du. Biologian lizentziaduna eta doktorea da, eta Gaitasun Pedagogikoaren Ziurtagiria du. Zenbait ikerketa-proiektutan parte hartzen du, besteak beste, ebidentzia zientifikoetan oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza sekuentzien diseinuan eta STEM gaitasunak eta iraunkortasun-gaitasunak sustatzen dituzten berdeguneetako hezkuntza-jardueren garapenean.

Arantza Rico Martinez
UPV/EHU
Arantza Rico nekazal ingeniari (1997) doktorea da (2003) Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Irakasle agregatua da UPV/EHUko Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika Sailean, eta sail horretako kidea da 2012tik Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Vitoria-Gasteiz). Lehen Hezkuntza Gradoko irakasle aritzen da zientzia esperimentalen didaktikan. Gaur egun, Campus Bizia Lab Programaren baitako Arabako Campuseko Baratze Ekodidaktikoaren proiektuaren koordinatzailea da eta STEM2NET sareko kidea beste sailkideekin eta eskolako sare publikoaren irakasleekin batera. Bere ikerketa ildoa diseinuan oinarritutako ikerketan (DBR) oinarritzen da, zientzien hezkuntzan. Zientzia, genero eta bokazioei buruzko FECYT proiektua koordinatu zuen eta bi HBP eta transferentzia proiektu bat koordinatu ditu STEM diziplinak eta jasangarritasunari buruzkoak. Euskal Wikilarien Elkartearekin kolaboratzen du bere hezkuntza programan. Arantza Ricok aurretik landareen mikrobiologiaren arloan lan egin zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1999-2004), doktoretza aurreko ikertzaile gisa, eta, ondoren, doktoretza ondoko ikertzaile gisa Oxfordeko Unibertsitatean (2004-2009).

Aritz Ruiz Ruiz
UPV/EHU
Aritz Ruiz-González Zientzia Esperimentalen Didaktika arloko irakasle agregatua da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika Sailean, eta sail horretako kide da 2015az geroztik, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Vitoria-Gasteiz). Zientzia Esperimentalen Didaktikaren arloan sartu zenetik, bere ikerketa-ildo nagusiak Bioaniztasunerako Hezkuntza eta Diseinuan Oinarritutako Ikerketa dira, irakasleen hasierako prestakuntzan eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin. Arabako Campuseko baratze ekologikoaren koordinatzailea izan zen, eta Campus Bizia Lab unibertsitate-iraunkortasunerako programan sartzeko sustatzailea. Unibertsitate-kudeaketari dagokionez, azken 5 urteetan Arabako Esperientzia Geletako zuzendari akademiko izan da, eta UPV/EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzako zuzendaritza-taldeko kide izan da.
Daniel Zuazagoitia Rey-Baltar Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Matematikaren, Zientzia Esperimentalen eta Gizarte Zientzien Didaktika Saileko irakasle agregatua da 2015etik, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Gasteiz). Bere ikerketa-arlo nagusia zientzia esperimentalen didaktika da, haur-zientziako espazioetako irakaskuntza-ikaskuntza sekuentzien diseinuan eta espazio horietako irakaskuntza-rolaren ebaluazioan zentratua. Haur Hezkuntzako Liburu Zuriaren erredakzioan parte hartu du, eta baratzeen erabilera hezitzailea eta STEM proposamenak ardatz dituzten bi libururen editore izan da. Gainera, prestakuntza espezifikoa jaso du “Haur Hezkuntzako aukera askeko zientzia-espazioetan” (Manresako Unibertsitatea), eta aktiboki lan egiten du estatuko sareekin, hala nola Unibertsitate Landuen Sarearekin (RUC). Sare horretako egungo presidentea da. Danielek bost urtez koordinatu du Arabako Campuseko Baratze Ekologikoa. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin lankidetza estuan aritzen da jardunean dauden irakasleak STEM konpetentzietan trebatzen, eta horrek zientzien irakaskuntzaren hobekuntzan duen eragina sendotzen du.
Matrikula prezioak
Ez da matrikula itzuliko mikrokredentziala ematen hasi bada.
Matrikula | 2025-10-06 arte |
---|---|
75,95 EUR |
Kokalekua
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea eta Arabako Campuseko Baratza Ekologikoa
Juan Ibáñez de Santo Domingo Kalea, 1, 01006 Vitoria-Gasteiz, Araba
Araba
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea eta Arabako Campuseko Baratza Ekologikoa
Juan Ibáñez de Santo Domingo Kalea, 1, 01006 Vitoria-Gasteiz, Araba
Araba
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago
13 - Klimaren aldeko ekintza
Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.
Informazio gehiago
15 - Lehorreko ekosistemetako bizitza
Lehorreko ekosistemen erabilera jasangarria babestea, berreskuratzea eta sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, desertifikazioaren aurka borrokatzea, lurren degradazioa geldiaraztea eta biodibertsitatearen galera gelditzea. Gai gakoak: desertifikazioaren aurkako borroka, lehorreko ekosistemak basoberritzea, kontserbatzea, berrezartzea eta modu jasangarrian erabiltzea, habitat naturalak, biodibertsitatea, espezie exotiko inbaditzaileak, ekosistemen balioen integrazioa plangintzan, ezkutuko ehiza.
Informazio gehiago