
Eskola-hizkuntzaren garapena ulermenerako gako: irakasleentzat estrategiak
Azalpena
Unibertsitate Hedakuntzarako Ikastaro hau (mikrokredentziala), Bigarren Hezkuntzako arloetako irakasleei (natur eta gizarte zientziak, matematika, etab.) zuzenduta dago arloetan eskola-hizkuntzaren berariazko lanketa egiteko eta irakats estrategietan trebatzeko.
Eskolako testuen ulermena kezka iturri bihurtu da hezkuntza komunitatean. Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHU errotutako DREAM ikerketa taldea 2020tik ari da hizkuntza-gaitasun akademikoaren garapenerako estrategia pedagogikoak ikertzen Ikerkuntza eta Berrikuntzarako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2023-2026 Unibertsitate + Hezkuntza Proiektuak deialdiaren bidez orain arte egindako lan ildoan sakontzeko aukera izan dugu, eta deialdi berrietan horretan jarraituko dugu. Ikerketa horien emaitzek zein nazioarteko beste hainbat ikerketek agerian utzi dute arlo bakoitzean hizkuntza berariaz lantzeko premia, hain justu irakurriaren ulermena hezkuntza komunitatearen kezka nagusietako den momentu honetan. Horregatik, Unibertsitate Hedakuntzarako Ikastaro honek Bigarren Hezkuntzako irakasleen formazio behar honi erantzun nahi dio.
Ikastaro honetan konpetentzia eleaniztunaren ikuspegitik, Oinarrizko Hizkuntza Trebetasun Akademikoen (ingelesez, Core Academic Language Skills edo CALS) garapenari buruzko egungo ezagutza izango da aztergai, izan ere, ikasle guztien eskola arrakastan funtsezko elementu da. Hainbat ikerketek erakutsi dute trebetasun horiek lantzea garrantzitsua dela ikasleek curriculum arlo guztietako informazioa ulertu eta barneratu dezaten. Izan ere, ikasle askok oztopo linguistiko eta kulturalei aurre egin behar izaten diete; oztopo horiek zailtasunak eragiten dituzte eskolara egokitzeko eta ingurune akademikoarekiko interesa pizteko, eta ondorioz, eskola porrotaren arriskua handitzen dute; bide horretan hezkuntza estrategia inklusibo eta eraginkorrak behar dira.
Testuinguru eleaniztunetan, gaitasun horien garapena Hizkuntzen Trataera Integratua eta Integrala sustatzen duten ikuspegi holistikotik landu daiteke, bai eta translanguaging izenez ezagutzen diren hizkuntza arteko praktika pedagogikoen bidez ere. Eleaniztasunaren inguruko ikerketetan nabarmentzen den kontzeptu horrek, esanahiaren eraikuntza errazten du ikasleen jatorrizko hizkuntza (H1) ikaskuntza baliabide gisa txertatzen baitu. Gainera, translanguaging pedagogikoak zaurgarritasun egoeran dauden ikasleen garapen emozionalean eragin positiboa duela frogatu da testuinguru eleaniztunetan ikasleen ongizatean eta arrakastan laguntzen baitu.
Helburuak
Arloetako irakasleek lantzen dituzten testuen ulermena hobetzeko estrategiak ezagutzea.
Arloetako irakasleak ikasleen hizkuntza-komunikazio gaitasuna garatzeko estrategietan trebatzea.
Ikasleen ulermena ebaluatzeko tresna multimodalak (irudia eta sormen bidezko beste adierazpide batzuk) ezagutzea.
Ikaskuntzaren emaitzak eta lorpen mota
Bigarren Hezkuntzako arlo-testuetan ulermena errazteko funtsezkoak diren eskola-hizkuntzaren ezaugarriak eta hizkuntza-trebetasun akademikoak (CALS) identifikatzea.
Gaitasun akademikoen garapena bultzatzeko estrategia pedagogiko eraginkorrak hautatu eta testuinguru eleaniztun eta kulturalki anitzetara egokitzeko gaitasuna garatzea.
Ikasleen hizkuntza-aniztasuna kontuan hartuta, arloko irakasgaietan eskola-hizkuntzaren garapena bultzatzeko jarduera didaktikoak diseinatzeko gaitasunean trebatzea.
Sarbide-baldintzak eta onarpen-irizpideak
25-64 urte bitarte izatea. Horren inguruko zalantzarik baduzu idatzi: eider.saragueta@ehu.eus
Ikaskuntza-esperientziaren maila, EQF, European Qualifications Framework kualifikazio-esparruaren arabera
EQF: Bizialdi osoko ikaskuntzarako Kualifikazioen Europako Esparrua: 7
MECU: Espainian, Etengabeko Ikaskuntzarako Kualifikazioen Espainiako Esparrua: 7: MASTERRA EDO GRADU LUZEA
MECES: Goi Mailako Hezkuntzarako Kualifikazioen Espainiako Esparrua: MAILA 3
ESCO, European Skills, Competences, Qualifications and Occupations gaitasun-esparru batzuk
Irakurketa-estrategiak irakastea
Ikasleei idatzizko komunikazioa bereizten eta ulertzen erakustea. Irakaskuntzan hainbat material eta testuinguru erabiltzea. Ikasleen behar eta helburuetarako egokiak diren irakurketa-estrategiak garatzen laguntzea, hala nola testuen azterketa eta eskaneatzea, edo testu, zeinu, sinbolo, prosa, taula eta grafikoak orokorrean ulertzea.
Irakaskuntza-estrategiak aplikatzea
Ikasleei irakasteko hainbat ikuspegi, ikaskuntza-estilo eta kanal erabiltzea, hala nola edukia ulertzeko moduan komunikatzea, eztabaida-puntuak antolatzea argitasun handiagoa emateko eta, behar denean, argudioak errepikatzea. Eskoletako edukirako, ikasleen mailarako, helburuetarako eta lehentasunetarako egokiak diren irakaskuntza-gailu eta -metodo ugari erabiltzea.
Kulturarteko irakaskuntza-estrategiak aplikatzea
Bermatzea edukiak, metodoak, materialak eta ikaskuntza-esperientzia orokorra ikasle guztientzat inklusiboak direla eta kultura-jatorri anitzeko ikasleen espekatiba eta esperientziak kontuan hartzen dituztela. Banakako eta gizarteko estereotipoak aztertzea eta kulturarteko irakaskuntza-estrategiak garatzea.
Ebaluazio-probak
- Idatzizko ebaluazioak: 2. Egiazkotzat/faltsutzat jotzen diren frogak
- Idatzizko ebaluazioak: 3. Erantzun laburreko galderak
- Autoikaskuntzako ebaluazioak: 1. Autoebaluazioak
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
Antolakuntza
Lankidetza
Zuzendariak

Oihana Leonet Sieso
Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
Oihana Leonet Sieso. Irakasle Agregatua da Hezkuntza Zientziak sailean (UPV/EHU). Magisteritzan diplomatua (2008) eta psikopedagogian lizentziatua (2011) da. 2018an Hezkuntzako doktoretza lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHU. Gaur egun, nazioartean izen handia duen “Donostia Research group on Education and Multilingualism” (DREAM) ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia da. Talde horretan, 2014tik, eleaniztasunaren eta hezkuntzaren arloko ikerketa egin du. Nazioarteko hainbat konferentziatan parte hartu du hezkuntzaren, eleaniztasunaren eta hizkuntzen irakaskuntzaren arloan, eta inpaktu handiko nazioarteko aldizkarietan argitaratu du bere lana. Gizarte- eta hezkuntza-inklusioaren arloko Europako zenbait proiektutan ere parte hartzen du, eta arlo horretako kongresuetan parte hartu du eta artikulu ugari idatzi ditu. Gainera, Estatuko Ikerketa Agentziarekin lankidetzan aritzen da ikerketa-proiektuen ebaluazioan, eta nazioarteko aldizkarietarako ikerketa-artikuluetako ikuskatzaile lanak egin ditu.
Eider Saragueta Hezkuntza Zientziak saileko irakasle laguntzaile doktore eta ikertzailea da Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (UPV/EHU). Nazioarteko hainbat kongresutan parte hartu du eta estatuko nahiz nazioarteko aldizkarietan argitaratu du bere lana. Lehen Hezkuntzako irakasle ikasketak egindakoa da, Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziaduna eta Eleaniztasuna eta Hezkuntza Nazioarteko Unibertsitate Masterra (EMME) egindakoa Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2019ko udan “Translanguaging hezkuntza-eleaniztunean. Ikerketa etnografiko bat” izeneko tesia aurkeztu zuen Jasone Cenoz katedradunak zuzenduta. Bere ikerketa ildo nagusiak: Lehen Hezkuntzako ikasleen euskararen erabilera, horien identitatea eta gela barruan gertatzen den translanguaging-a aztertzea. Hori guztia, gela barneko etnografiaren ikuspegitik.
Hizlariak

Laura Sainz Gomez
Matrikula prezioak
Ez da matrikula itzuliko mikrokredentziala ematen hasi bada.
Matrikula | 2025-10-23 arte |
---|---|
26,00 EUR |
Kokalekua
Online
Online
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago