Hezkuntza
Mikrokredentzialak
Testuen ulermena bigarren hezkuntzako arloetako irakasgaietan: irakasleentzako estrategiak

Testuen ulermena bigarren hezkuntzako arloetako irakasgaietan: irakasleentzako estrategiak

Aza. 11 - 31. Abe, 2024 Kod. 298-24

Arloetako irakasleei zuzenduta dago, testuen ulermena lantzeko estrategietan trebatzeko. Bereziki DBHko irakasleei, baina egokia izan daiteke Lehen Hezkuntzako goi zikloetan irakasten duten irakasleentzat eta baita Lanbide Heziketan aritzen diren irakasleentzat ere. Online norbere kabuz egiteko ikastaroa.

Azalpena

Natur eta gizarte zientziak, teknologia, matematika zein hizkuntzak irakasten dituzten irakasleei zuzendutako formazio zehatza testuen ulermena lantzeko estrategietan trebatzeko

PRESTAKUNTZA BEHARRAREN AZALPENA

Unibertsitate Hedakuntzarako Ikastaro hau zuzenduta dago Bigarren Hezkuntzako arloetako irakasleei (natur eta gizarte zientziak, matematika, etab.), arloetan hizkuntza akademikoaren berariazko lanketa egiteko irakats estrategietan trebatzeko.

Gure testuinguruan, ikasleen hizkuntzen eta eskolako hizkuntza akademikoaren artean dagoen arrakala geroz eta handiagoa da, izan hizkuntza-aniztasunagatik zein ikasleen komunikazio ohituren bilakaeragatik. Eskolako testuen ulermena kezka iturri bihurtu da hezkuntza komunitatean. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) errotutako DREAM ikerketa taldea 2020tik ari da hizkuntza-gaitasun akademikoaren garapenerako estrategia pedagogikoak ikertzen Ikerkuntza eta Berrikuntzarako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta. Berriki, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2023-2026 Unibertsitate + Hezkuntza Proiektuak deialdiaren bidez orain arte egindako lan ildoan sakontzeko aukera izan dugu. Ikerketa horien emaitzek zein nazioarteko beste hainbat ikerketek agerian utzi dute arlo bakoitzean hizkuntza berariaz lantzeko premia, hain justu irakurriaren ulermena hezkuntza komunitatearen kezka nagusietako den momentu honetan. Horregatik, Unibertsitate Hedakuntzarako Ikastaro honek Bigarren Hezkuntzako irakasleen formazio behar honi erantzun nahi dio.  

    Irakurri gehiago

    Helburuak

    Arloetako irakasleek lantzen dituzten testuen ulermena hobetzeko estrategiak ezagutzea.

    Arloetako irakasleak ikasleen hizkuntza-komunikazio gaitasuna garatzeko estrategietan trebatzea.

    Ikasleen ulermena ebaluatzeko tresna multimodalak (irudia eta sormen bidezko beste adierazpide batzuk) ezagutzea.

    Eremuko lanketa oinarri duten ikas egoerak diseinatzen trebatzea.

    Ikaskuntzaren emaitzak eta lorpen mota

    1. Ikaskuntza-estrategien diseinua:

    Parte-hartzaileak gai izango dira diziplina arteko ikuspegiak erabiltzen dituzten ikaskuntza-egoerak diseinatzeko, diziplina desberdinen arteko loturak identifikatuz eta aplikatuz, hezkuntza-esperientzia aberasteko.

    1.  Hizkuntza-komunikazioaren garapena:

    Hainbat arlotako irakasleek ikasleen komunikazio-gaitasuna sustatu eta hobetuko duten estrategia eraginkorrak ezartzeko gaitasunak garatuko dituzte, ikaskuntza-giro inklusiboa eta kolaboratiboa sustatuz.

    1. Ebaluaziorako Tresna Multimodalak erabiltzea:

    Parte-hartzaileek irakurriaren ulermena ebaluatzeko hainbat tresna multimodal ezagutuko dituzte, sormen-teknikak barne, hala nola ikusizko adierazpena eta beste irudikapen-modu batzuk, eta tresna horiek integratuko dituzten ikaskuntza-saioetarako eduki egokiak prestatzeko gai izango dira.

    1. Testuen ulermena hobetzea:

    Irakasleek azken ikerketa eta estrategia eraginkorrei buruzko ezagutzak eskuratuko dituzte, testuak ulertzearekin lotutako espezializazio-arloan, eta ezagutza hori beren irakaskuntza-jardunean aplikatuko dute, ikasleen irakurmena hobetzeko.

    Irakurri gehiago

    Sarbide-baldintzak eta onarpen-irizpideak

    25 urtetik gora izatea da sartzeko baldintza. Gainera, ikastaro hau zuzenduta dago: Bigarren Hezkuntzako arloetako irakasleei (natur eta gizarte zientziak, matematika, etab.), arloetan hizkuntza akademikoaren berariazko lanketa egiteko irakats estrategietan trebatzeko.

    Ikaskuntza-esperientziaren maila, EQF, European Qualifications Framework kualifikazio-esparruaren arabera

    Mikrokredentzialen kasuan, derrigorrezko elementua da ikaskuntza-esperientziaren maila, Kualifikazioen Espainiako Esparruarekin, Kualifikazioen Europako Esparruarekin edo Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko Kualifikazioen Esparruarekin bat etorriz. European Qualifications Framework (EQF) erreferentziatzat hartuta Bizialdi Osoko Ikaskuntzarako Kualifikazioen Europako Esparrua, hurrengo taulan Espainiako esparrurako maila baliokideak agertzen dira.

    EQF: 7

    MECU: 7

    MECES: 3. maila

    Irakurri gehiago

    ESCO, European Skills, Competences, Qualifications and Occupations gaitasun-esparru batzuk

    https://esco.ec.europa.eu/es/classification/skills?uri=http%3A//data.europa.eu/…

    Beste gai-eremu batzuekin dauden diziplinarteko harremanak identifikatzea

    Jarduera nori zuzenduta

    • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
    • Irakasleak
    • Profesionalak

    Metodologia

    Online formatua izango du moodle plataforma bidez egiteko eta ikasketa prozesua modu autonomoan egiteko prestatuta dago.

    Antolakuntza

    • UPV/EHU

    Lankidetza

    • Next Generation
    • Ministerio de ciencia, innovación y universidades
    • Plan de recuperación, transformación y resiliencia
    • Eusko Jaurlaritza/ Gobierno Vasco

    Zuzendariak

    Oihana Leonet Sieso

    Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

    Oihana Leonet Sieso magisteritzan diplomatua (2008) eta psikopedagogian lizentziatua (2011) da. 2018an Hezkuntzako doktoretza lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHU. Gaur egun, nazioartean izen handia duen “Donostia Research group on Education and Multilingualism” (DREAM) ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia da. Talde horretan, 2014tik, eleaniztasunaren eta hezkuntzaren arloko ikerketa egin du. Nazioarteko hainbat konferentziatan parte hartu du hezkuntzaren, eleaniztasunaren eta hizkuntzen irakaskuntzaren arloan, eta inpaktu handiko nazioarteko aldizkarietan argitaratu du bere lana. Gizarte- eta hezkuntza-inklusioaren arloko Europako zenbait proiektutan ere parte hartzen du, eta arlo horretako kongresuetan parte hartu du eta artikulu ugari idatzi ditu. Gainera, Estatuko Ikerketa Agentziarekin lankidetzan aritzen da ikerketa-proiektuen ebaluazioan, eta nazioarteko aldizkarietarako ikerketa-artikuluetako ikuskatzaile lanak egin ditu.

    Eider Saragueta

    Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, irakasle eta ikertzailea

    Eider Saragueta Hezkuntza Zientziak saileko irakasle laguntzaile doktore eta ikertzailea da Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (UPV/EHU). Nazioarteko hainbat kongresutan parte hartu du eta estatuko nahiz nazioarteko aldizkarietan argitaratu du bere lana. Lehen Hezkuntzako irakasle ikasketak egindakoa da, Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziaduna eta Eleaniztasuna eta Hezkuntza Nazioarteko Unibertsitate Masterra (EMME) egindakoa Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2019ko udan “Translanguaging hezkuntza-eleaniztunean. Ikerketa etnografiko bat” izeneko tesia aurkeztu zuen Jasone Cenoz katedradunak zuzenduta. Bere ikerketa ildo nagusiak: Lehen Hezkuntzako ikasleen euskararen erabilera, horien identitatea eta gela barruan gertatzen den translanguaging-a aztertzea. Hori guztia, gela barneko etnografiaren ikuspegitik.

    Hizlariak

    Maddi Astigarraga Bergara

    Maddi Astigarraga Bergarak Biomedikuntza Zientziak gradua ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Ondoren, Ilustrazio Zientifikoko graduondokoa egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta urtebete beranduago Irakasleen Prestakuntza masterra ikasi zuen unibertsitate berean. Eskolaz kanpoko irakasle gisa lan egin du eta egun, bere lanaldia ilustratzaile zientifiko bezala egiten duen lanarekin uztartzen du, zientzia irudien bidez komunikatuz. DREAM ikerketa-taldean sartu zen, Hizkuntza Akademikorako Gaitasuna Ikuspegi Eleanitzetik (HAGIE) proiektuan bat eginez. Bere interes gune nagusienak irudiaren komunikazio funtzioa eta marrazketak ikasketa prozesuan izan ditzakeen erabilerak dira, baita irudien eraketaren erabilera ikasleen irakurriaren ulermena bistaratzeko tresna gisa izan dezakeen erabilera ere.

    Matrikula prezioak

    Matrikula2024-11-15 arte
    30,00 EUR

    Kokalekua

    Online

    Online