Politika publikoen eraginaren ebaluazio kuantitatiboari sarrera
Azalpena
Lankidetza-hitzarmena, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren (IVAP)eta Euskal Herriko Unibertsitatearenartekoa unibertsitatekomikrokredentzialak garatzeko
Azken urteotan, bai nazioartean, eta baita nazio-mailan eta autonomia mailan ere, politika publikoen ebaluazio zorrotza instituzionalizatzeko beharraren inguruan adostasun handia dago, eta honek horren inguruko testuinguru arauemaile eta teknikoa finkatzera eraman ditu erakunde publiko desberdinak, gastu publikoaren eraginkortasuna, gardentasuna eta kontu-ematea hobetzeko funtsezko tresna gisa.
Alde batetik, Europar Batasunak, Better Regulationen esparruaren barruan, eskatzen du legegintzako ekimen eta ekimen estrategiko guztiak aurretiaz burututako eragin-analisi batean eta ex post burutuko den ebaluazio-prozesuetan oinarrituta egon behar direla [1]. Aldi berean, ELGAk gomendio formal bat onartu zuen 2022an, estatu kideek politiken ebaluazioa beraien gobernantza-sistemen modu integral batean eta, baita transbertsal batean txerta zezaten, ebidentzia kuantitatiboa eta kontrastatu daitezkeen metodoen erabilera sustatuz erabaki publikoak hartzeko oinarri gisa [2].
Bestalde, estatu mailan, Espainiako Gobernuak ere urrats erabakigarria eman zuen norabide horretan, 27/2022 Legea, politika publikoen ebaluazioa instituzionalizatzeari buruzkoa, onartuta. Lege horrek esparru juridiko eta antolaketa-esparru bat ezartzen du: Estatu Agentzia independente bat sortzetik hasi eta ebaluazio estrategikoen urteko plangintzaraino [3].
Autonomia-eremuan, Eusko Jaurlaritzak ebaluazio-gida propioa garatu du, etengabeko hobekuntzaren, gardentasunaren eta erakunde-ikaskuntzaren kultura sustatuz, bereziki garrantzitsua Europako funtsekin finantzatutako edo kolektibo kalteberei zuzendutako programak diseinatu eta ezartzeko [4].
Arau-testuinguru horretan, proposatutako mikrokredentzialak politika publikoak ebaluatzeko teknika kuantitatiboei buruzko prestakuntza aplikatu eta eguneratua eman nahi du. Inpaktu kuantitatiboaren azterketa nola egin ulertzeko, gaur egungo literaturako ikuspegi metodologiko nagusiak jorratuko dira, metodologia kontrafaktuala [5] barne, esperimentala zein ia esperimentala, mikrodatu administratiboak eta inkestak erabiliz. Hau guztia, administrazio publikoek, hirugarren sektoreko erakundeek eta datuetan oinarritutako ekintza publikoa hobetzeko konpromisoa duten aholkularitzek aipatutako aspektu hauen inguruko gaitasun teknikoekiko erakutsi duten jakin-mina erantzutera bideratuta dago.
[1] Europar Batasun (2023). Better Regulation Toolbox. Idazkaritza Nagusiko Zuzendaritza Nagusia
https://commission.europa.eu/law/law-making-process/better-regulation/better-regulation-guidelines-and-toolbox_en
[2] ELGA22). Recommendation of the Council on Public Policy Evaluation (OECD/LEGAL/0478).
https://legalinstruments.oecd.org/en/instruments/OECD-LEGAL-0478
[3] Estatuko Burutza (2022). 27/2022 Legea, abenduaren 20ekoa, Estatuko Administrazio Orokorraren politika publikoen ebaluazioa instituzionalizatzekoa. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 306. Ak., 2022ko abenduaren 22koa.
https://www.boe.es/eli/es/l/2022/12/20/27
[4] Eusko Jaurlaritza (d.g). Eusko Jaurlaritzaren Politika Publikoak Ebaluatzeko Gida. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/evaluacion_coordinacion/es_def/adjuntos/guia_evaluacion_gv_pip.pdf
[5] Europako Batzordea (d.g.). Counterfactual Impact Evaluation.
Helburuak
Ekintza publikoaren hobekuntzan ebaluazioak duen zeregin estrategikoa ulertzea, eta haren funtzioak identifikatzea, ikaskuntza instituzionalerako, gardentasunerako eta ebidentzian oinarritutako erabakiak hartzeko tresna gisa.
Politika publikoei eta gizarte-programei aplikatutako ebaluazio kuantitatiboko teknika nagusien oinarri kontzeptualak eta metodologikoak menderatzea.
Inpaktuak neurtzeko datuak aztertzeko gaitasun praktikoak eskuratzea.
Ebaluazio-prozesuen planifikazioari, inplementazioari eta komunikazioari buruzko begirada kritikoa eta etikoa garatzea.
Erabaki publikoak bideratzeko ebaluazioen benetako erabilera erakusten duten funtsezko sektoreetako (enplegua, hezkuntza, osasuna, gizarte-babesa) esperientziak eta kasu-azterketak ezagutzea.
Emaitzak argi, zorrotz eta hainbat publikori (kudeatzaileak, herritarrak, bitartekoak, arduradun politikoak) egokituta komunikatzeko gaitasuna indartzea, eta, horrela, ebaluazioaren kultura eta datuaren erabilera zabaltzen laguntzea.
Ikaskuntzaren emaitzak eta lorpen mota
Mikrokredentzial hori amaitzean, parte-hartzailea:
- Politika publikoen inpaktuaren ebaluazioaren kontzeptuzko oinarriak azaltzeko, eta politika publiko baten ebaluazioa egiteko beharra dagoen egoerak identifikatzeko gai izango da.
- Ebaluazio motak bereizteko (eragina, prozesua, jarraipena) eta, ebaluazio helburuaren arabera metodologia egokia hautatzeko gai izango da.
- Oinarrizko ebaluazio kontrafaktual bat (esperimentala edo ia esperimentala) diseinatzeko gai izango da.
- Ebaluaziorako garrantzitsuak diren datu-iturriak identifikatzeko eta erabiltzeko, administrazio-erregistroak eta inkestak barne, gai izango da.
- Rren bitartez, politika publikoko arazoei aplikatutako oinarrizko analisi kuantitatiboak egiteko gai izango da.
- Mota desberdinetako publikoak (teknikoa, politikoa, mediatikoa edo soziala) ulertzeko modu batean, ebaluazioaren emaitzak interpretatzeko eta komunikatzeko gai izango da.
Sarbide-baldintzak eta onarpen-irizpideak
Aldez aurreko baldintzak:
- Graduko unibertsitate-prestakuntza edo baliokidea (lehentasuna izango dute gizarte-zientzietan, ekonomia-zientzietan, matematiketan, estatistiketan edo antzekoetan prestakuntza dutenek).
- Estatistika deskriptiboko oinarrizko ezagutzak.
- Oinarrizko gaitasun digitalak.
- Baldintzatutako adina: 25 eta 64 urte.
Onartzeko irizpideak (eskari handia izanez gero):
- Mikrokredentzialaren edukira egokitzen den profil akademikoa eta/edo profesionala.
- Aurretiko esperientzia programa edo politika publikoetan (baloragarria, baina ez derrigorrezkoa).
Ikaskuntza-esperientziaren maila, EQF, European Qualifications Framework kualifikazio-esparruaren arabera
5C Goi-mailako espezializazio ikastaroa.
ESCO, European Skills, Competences, Qualifications and Occupations gaitasun-esparru batzuk
Analizar, transformar y modelar datos con el fin de descubrir información útil y respaldar la toma de decisiones.
Examining data or facts to determine appropriate actions or recommendations; comparing and critically evaluating the credibility and reliability of sources of data; making and defending judgements based on internal evidence and external criteria.
Ebaluazio-probak
- Ebaluazio praktikoak: 4. Zereginak (ariketa praktikoak)
Beste ebaluazio-proba batzuk
Ataza ebaluagarriak: lkastaroaren ebaluazioa aplikatutako ataza multzo batean oinarrituko da, eskola magistraletan eta praktikoetan ikusitako kontzeptuak ulertu direla eta aplikatzeko gaitasuna dutela egiaztatzeko. Zeregin horietan, datuak aztertzeko, emaJarduera nori zuzenduta
- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan lan egiten duten enplegatu publikoak
Metodologia
lkastaroak ikaskuntza aktiboan oinarritutako ikuspegia kontsideratzen du, klase teorikoak eta praktikoak konbinatuz, ikasleek politika publikoen ebaluazioan aplikatutako trebetasunak eskura ditzaten. Zuzeneko online formatua erabiliko da.
- Online eskola teoriko eta praktikoak: Saio bakoitzean kontzeptu teorikoen azalpena, software estatistikoen (R, Stata edo Python) bidezko tailer praktikoak eta kasu errealen analisia konbinatuko dira. Lehen astetik ikasleek datu publikoekin Ian egingo dute eta inpaktua ebaluatzeko ariketak egingo dituzte.
- Tutoretza eta laguntza pertsonalizatua:Mentoretza-saioak eskainiko dira ikasleak beren proiektuan orientatzeko, tresna kuantitatiboen erabileran izan ditzaketen zailtasunak konpontzeko eta metodologia modu zuzen eta etikoan aplikatzen laguntzeko.
- Unibertsitate-baliabide osagarriak: lkasleek sarbidea izango dute unibertsitateak ahalbidetzen dituen datu-baseetara, software espezializatura eta bibliografia digitalera, bai eta beren proiektuak garatzeko behar duten euskarri tekniko eta akademikora ere.
Antolakuntza
Zuzendariak

Ainhoa Vega Bayo
UPV/EHU

Alaitz Artabe ---
UPV/EHU
Hizlariak

Ainhoa Vega Bayo
UPV/EHU
Matrikula prezioak
Ez da matrikula itzuliko mikrokredentziala ematen hasi bada.
| Matrikula | 2026-02-18 arte |
|---|---|
| 80,76 EUR |
| Asegurua | 2026-02-18 arte |
|---|---|
| 4,00 EUR |
Kokalekua
Online
Online
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak
Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.
Informazio gehiago
17 - Helburuak lortzeko aliantza
Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.
Informazio gehiago