Nire zerbitzuak nola hobetu datuak erabiliz: KPIen definizioa eta jarraipena
Azalpena
Lankidetza-hitzarmena, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren (IVAP)eta Euskal Herriko Unibertsitatearenartekoa unibertsitatekomikrokredentzialak garatzeko.
Prestakuntza-ekintza hau, administrazio publikoaren modernizazioaren esparruan diseinatua, langile publikoak datuari balio estrategikoa emateko beharrezko gaitasunez hornitzea du helburu.
20 orduko ibilbide baten bidez, ikastaroak prestakuntza teknikoa gainditzen du, emaitzetara eta gardentasunera bideratutako kudeaketa-kultura sustatzeko.
Programaren ardatz nagusiak
- Kudeaketa-adimena eta KPI metodologia:
Errendimendu-adierazle nagusien (KPI) diseinua lantzen da, SMART ikuspegiaren arabera, administrazio-unitate bakoitzaren helburu estrategikoekin zuzenean lotuz, zentzua duen neurketa bermatzeko. - Informazioaren kudeaketa etikoa eta datuen bilketa:
Datu-iturriak (irekiak, barnekoak eta kanpokoak) identifikatzen sakontzen da, datuen babesari, etikaren printzipioei eta gardentasunari buruzko indarreko araudia zorrotz betez. - Analisi aurreratua eta aginte-taulak:
Aplikazio praktikoko tailerren bidez, Business Intelligence tresna nagusien erabileran gaitzen da (Power BI, Oracle Analytic Server), zerbitzuen jarraipena denbora errealean egiteko. - Interpretazio kritikoa eta erabakiak hartzea:
Ereduak hautemateko eta ebidentzietan oinarritutako analisia egiteko gaitasuna garatzen da, emaitzen komunikazio eraginkorra eta diskrezionaltasuna minimizatzen duen erabaki-hartze informatua ahalbidetuz.
Helburuak
Administrazio publikoko langileak datuen oinarrizko erabileran trebatzea, errendimendu adierazle gakoak (KPIak) definitu, interpretatu eta horien jarraipena egin dezaten, zerbitzu publikoen kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Ikaskuntzaren emaitzak eta lorpen mota
- Datuaren balio estrategikoa eta erabilera arautzen duten printzipio etiko-legalak (DBEO eta gardentasuna) identifikatzea, Administrazio Publikoaren testuinguruan.
Lorpen-mota: Ezagutza (Jakitea)
- Errendimendu-adierazle nagusiak (KPI) diseinatzea, SMART irizpideen arabera, zerbitzu publikoaren helburu operatiboekin zuzenean lerrokatuta.
Lorpen-mota: Trebetasuna (Egiten jakitea)
- Aginte-taula dinamikoak prestatzea, bistaratze-tresnak erabiliz (Excel, Power BI edo Oracle), zerbitzuen jarraipena egiteko.
Lorpen-mota: Trebetasuna (Egiten jakitea)
- Aztertutako datuetan ereduak eta desbideratzeak interpretatzea, ebidentzia teknikoetan oinarritutako neurri zuzentzaileak proposatzeko.
Lorpen-mota: Gaitasuna (Autonomia)
- Zerbitzuaren etengabeko hobekuntzarako banakako ekintza-plana formulatzea, definitutako adierazleen ebaluazio periodikoan oinarrituta.
Lorpen-mota: Gaitasuna (Erantzukizuna)
Sarbide-baldintzak eta onarpen-irizpideak
Euskal Herriko Administrazioan garatu beharreko eginkizunekin lotutako prestakuntza edota lan-esperientzia izatea balioetsiko da.
Era berean, profil teknikoa izatea, datuekin lan egitea eta informatikako ezagutza ertainak izatea ere baloratuko da.
Ikaskuntza-esperientziaren maila, EQF, European Qualifications Framework kualifikazio-esparruaren arabera
7. Maila
ESCO, European Skills, Competences, Qualifications and Occupations gaitasun-esparru batzuk
S5.5- Datu digitalak eskuratzea eta aztertzea
Tresna digitalak erabiltzea datu, informazio eta eduki digitalak bilatzeko, iragazteko, antolatzeko, gordetzeko, berreskuratzeko eta aztertzeko; baita beste pertsona batzuekin lankidetzan aritzeko, komunikatzeko eta eduki berriak sortu zein editatzeko ere.
S4- Kudeaketa-gaitasunak
Pertsonak, jarduerak, baliabideak eta erakundea kudeatzea; besteak beste, helburuak eta estrategiak garatzea, lana planifikatzea eta antolatzea, baliabideak esleitzea eta kontrolatzea, eta pertsonak zein taldeak lideratzea, motibatzea, hautatzea eta gainbegiratzea.
Ebaluazio-probak
- Ebaluazio praktikoak: 1. Proiektuak
Beste ebaluazio-proba batzuk
Klaseetara bertaratzea eta parte-hartzeaJarduera nori zuzenduta
- Profesionalak
- Profesionales del Servicio Jurídico del Gobierno Vasco.
Antolakuntza
Lankidetza
Zuzendariak
Jorge Tejedor Nuñez
UPV/EHU
Unibertsitateko (UPV/EHU) Finantza Ekonomia I Saileko irakasle lan kontratuduna. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua eta Ikasketa Aurreratuen Diploma (IAD) UPV/EHUn. Graduondoa Enpresen Balorazioan, Finantza Aktiboetan eta Finantza Plangintzan Sevillako Unibertsitatean eta Tributazioko aditua UPV/EHUn. Kostuen Kontabilitateko eta FEMeko irakaslea (EAZ graduan eta EAZ + Mekanika, EAZ + Informatika Gradu bikoitzetan), Analisi Teknikokoa Finantzak eta Finantza Zuzendaritza Unibertsitate Masterrean eta Kudeaketa Aurreratukoa Digital Management eta ERP Masterrean (Arduradun Akademikoa). Burtsa eta digitalizazio-tresnei buruzko zenbait unibertsitate-ikastaroren arduraduna izan da. Ekonomistak Euskal Elkargoarekin, administrazio publikoekin, gizarte erakundeekin eta beste erakunde batzuekin jardun du lankidetzan, hezkuntza eta kontabilitate arloetako proiektuetan; arlo horietan ere garatzen du bere ikerketa jarduera. Ohiko kolaboratzaile ere bada komunikabideetan (Radio Euskadi, EITB, Berria, Onda Vasca, etab.), eta Hautaprobetan zein ekintzailetza ebaluatzaile lanetan ere parte hartzen du.
Miguel Ángel Peña Cerezo
UPV/EHU
Profesor Titular de Universidad (UPV/EHU) del área Economía Financiera, evaluado en Docentiaz 2017 como “Profesor Excelente”. Postgraduado en “Métodos avanzados de estadística aplicada” por la UNED. Doctor en CC. Económicas y Empresariales (Premio Extraordinario de Doctorado) y Actuario de Seguros por la UPV/EHU. Tiene reconocido dos sexenios de investigación. Ha sido Coordinador de la Facultad de Economía y Empresa-Álava, y Vicedecano de Calidad y Relaciones con la Empresa. Es codirector académico del Máster Propio UPV/EHU “Digital Management & ERP: La gestión de la empresa 4.0”. Ha desarrollado proyectos de colaboración y trabajos de consultoría para despachos de abogados, empresas industriales, financieras, logísticas y comerciales y ha obtenido varios premios en foros nacionales e internacionales por sus trabajos en las áreas de metodología científica y finanzas. Ha sido responsable de proyectos de investigación financiera y de desarrollo curricular.
Hizlariak

Francisco de Borja Balparda de Marco

Aitor Cabero Couto

Gaizka Garechana Anacabe
Kokalekua
Online
Online
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

8 - Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
Hazkunde ekonomiko jasangarria eta inklusiboa, enplegu erabatekoa eta produktiboa, eta pertsona guztientzako lan duina sustatzea. Gai gakoak: lan duina, enplegu erabatekoa eta produktiboa, ekintzailetza, mikroenpresak eta ETEak sustatzea, lan eskubideak, lan ingurune seguruak, gazteen enplegua, aukera eta ordainsari berdintasuna, finantza erakundeak indartzea, hazkunde ekonomikotik bereiztea eta ingurumen degradazioa.
Informazio gehiago
16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak
Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.
Informazio gehiago