Osasuna
Mikrokredentzialak
3. edizioa. Arreta soziosanitarioaren kalitatezko kudeaketa Euskal Herrian

3. edizioa. Arreta soziosanitarioaren kalitatezko kudeaketa Euskal Herrian

Api. 13 - 22. Mai, 2026 Kod. 329-26

Azalpena

Mikrokredentzial honetan pazientearen hizkuntzak eta kulturak kalitatezko arreta soziosanitarioan duten rol zentralean azpimarra jarriko da. Garrantzitsua da profesional soziosanitarioek hizkuntza mugek eta praktika egokiek arretan ekar ditzaketen ondorioak ezagutzea, eta pazientearen identitate kulturalak harreman soziosanitarioan duen eraginaz kontziente izatea, era horretan baino ez baitzaie pazienteei kalitatezko arreta eskainiko. Oinarri horiek dira mikrokredentzial honen abiapuntua.

Kultura gaitasunaren inguruko formakuntza langile soziosanitarioen ibilbide profesionalean txertatuta egon beharko luke. Zoritxarrez gaur egun ez da gai horretan arretarik jartzen. Faktore sozialek zein kulturalek berebiziko garrantzia dute osasunaren inguruko sinesmen zein jarreretan. Mikrokredentzial honetan, tresna eta baliabideak emango dira kultura gaitasunak eta hizkuntza kontzientziak duten garrantzia ulertarazteko eta faktore horiek modu egokian kudeatzeko.

Mikrokredentzial honek hizkuntza-kontzientzia eta kultura gaitasunak lantzeko esparru akademiko bat eskaintzen du. Euskal Herrian hainbat oztopo daude egunerokoan jarduera soziosanitarioan euskaraz aritu ahal izateko. Horri aurre egiteko, mikrokredentzial honetan egoeraren diagnostikoa, oztopoak eta aukerak landuko dira, eta parte hartzen dutenei osasun jarduera euskaraz egiteko baliabideak emango zaizkie eta adoretu egingo dira.

Irakurri gehiago

Helburuak

Arreta soziosanitarioaren kalitatearen oinarriak ezagutu eta kalitatean pazienteak hautatutako hizkuntzaren garrantziaz jabetu.

Ebidentzian oinarrituriko medikuntzaren eta jarduera soziosanitarioaren oinarriak ulertu eta eguneroko arreta soziosanitarioaren normalizazioan erabiltzeko gaitasuna lortu.

Eredu biomediko-soziala eta pazientean ardazturiko arretaren oinarriak ikasi eta profesional soziosanitarioaren oinarrizko gaitasun profesionalak ezagutu, ondoren arreta soziosanitario integratuaren ereduan aplikatzeko gai izateko.

Euskal Herriko hizkuntza aniztasunean sakondu.

Euskara eta genero ikuspegia arreta soziosanitarioan uztartzeko ezagutzak jaso.

Egungo pazienteen hizkuntza beharrak ezagutu eta eskaintza aktiboa arreta soziosanitarioan aplikatzeko gaitasuna eskuratu

Pazienteak hautemandako emaitzen neurketarako estrategiak ezagutu.

Galdetegiak baliozkotzeko prozedurak ezagutu.

Arlo soziosanitarioan idatzizko euskararen erabilera errazteko eta sustatzeko baliabideen ezagutza.

Irakurri gehiago

Ikaskuntzaren emaitzak eta lorpen mota

1. Arreta soziosanitarioaren kalitatezko kudeaketaren inguruko berariazko prestakuntza.

2.  Kalitatezko jarduera soziosanitarioan pazientearen hizkuntzak eta kulturak duten garrantziaz jabetzea.

3.  Ezagutzan oinarrituriko gaitasunak erdiestea.

4.  Ibilbide profesionalean jarduera egokiak bermatzeko estrategiak lantzea.

Sarbide-baldintzak eta onarpen-irizpideak

Profil gomendagarria

Arlo soziosanitarioan lanean ari den edozein pertsona, ez dio axola espezialitateak, nahiz eta batez ere osasun arloko lan-espezialitateentzako egokiagoa izan. Dena den, beste arloetako profesionalentzako ere egokia da mikrokredentziala.

Titulazio gomendagarriak

Arlo soziosanitarioko edozein titulazio (unibertsitarioa zein ez-unibertsitarioa): erizaintza, medikuntza, farmazia, psikologia, fisioterapia, odontología, gizarte langintza, soziologia, … . Dena den, beste titulazioetako profesionalentzako ere egokia da mikrokredentziala.

Hautatzeko irizpideak (baldin eta 100 plazak baino eskari gehiago balego)

Titulazioaren egokitasuna: %90

Gaian esperientzia profesionala: %10

Baldintzatutako adina: 25 eta 64 urte.

Irakurri gehiago

Ikaskuntza-esperientziaren maila, EQF, European Qualifications Framework kualifikazio-esparruaren arabera

EQF: 7

MECU: 7

MECES: 7

ESCO, European Skills, Competences, Qualifications and Occupations gaitasun-esparru batzuk

http://data.europa.eu/esco/skill/99c90174-eb03-4221-b1b6-1ad8b7035e15

Hezkuntza sanitarioa: Osasunean eta hezkuntza-ikuspegian eragina duten faktoreak, pertsonei bizitza osasuntsua izateko aukera emango dieten erabakiak hartzen laguntzeko.

http://data.europa.eu/esco/skill/98eb1f3b-3480-416b-bd4b-811946f7e347

Osasun-jardunari buruzko kalitate-arauak betetzea: Arriskuen kudeaketarekin, segurtasun-prozedurekin, pazienteen erreakzioekin, baheketa-gailuekin eta osasun-produktuekin lotutako kalitate-arauak eguneroko jardunean aplikatzea, lanbide-elkarteek eta agintari profesional nazionalek aitortzen duten bezala. 

http://data.europa.eu/esco/skill/7110bf9f-b245-4adc-9159-5081013fd64d

Comunicarse en la asistencia sanitaria: Comunicarse de manera efectiva con pacientes, familiares y otros cuidadores, profesionales de la salud y socios de la comunidad.

Ebaluazio-probak

  • Ebaluazio praktikoak: 4. Zereginak (ariketa praktikoak)
  • Lineako ebaluazioak: 1. Galdetegi elkarreragileak
  • Lineako ebaluazioak: 4. Eztabaida-foroak

Jarduera nori zuzenduta

  • Profesionalak

Metodologia

Proposamena metodologia tradizional online eta asinkronoan oinarritzen da.

Antolakuntza

  • EHU

Lankidetza

  • Next Generation
  • Ministerio de ciencia, innovación y universidades
  • Plan de recuperación, transformación y resiliencia
  • Eusko Jaurlaritza/ Gobierno Vasco

Zuzendariak

Jon Zarate Sesma

UPV/EHU

Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979) UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko kide da. Farmazia Fakultateko irakaslea da eta Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea (2014-2021). Farmazian doktorea da (UPV/EHU, 2007) eta 2016ko osasun-arloko Koldo Mitxelena euskarazko tesi onenaren zuzendaria izan da. Azken urteetan gene terapiarako garraiatzaile ez-biralen garapenean ikertzen aritu da. Goi mailako nazioarteko ikerketa aldizkarietan 20 artikulutik gora dauzka argitaratuta eta euskarazko produkzioa zientifikoa ere nazioartekoaren parekoa dauka Ekaia edo Elhuyar bezalako aldizkarietan.

Aitor Montes Lasarte

Osakidetza

Basaurin jaioa (1972), Euskal Herrian. Medikuntzan lizentziaduna UPV/EHUn, 1999an. Familia medikuntzako espezialitatea burutu zuen 2004an, Galdakao-Usansoloko ospitalean (Euskal Herria). Gaur egun familia medikua da Aramaion, Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuan (ESI), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. OEEko (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) kidea. Euskal prentsan iritzi artikuluak idazten ditu noizean behin. Hizkuntza eta osasungintzarekin zerikusia duten hamar bat argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, batik bat Osagaiz, BAT soziolinguistika aldizkarian eta International Journal of Integrated Care aldizkarian. Eskalatzailea, zenbait bide berri zabaldu eta argitaratu ditu prentsa espezializatuan.

Hizlariak

Maialen Berridi Agirre

Medikuntzan lizentziaduna eta Familia eta Komunitate Medikuntzako Espezialista da. 2016az geroztik, Gipuzkoako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntza Unitate Multiprofesionalean dihardu irakasle teknikari gisa. AMF eta Fisterra aldizkarian argitaratu du, eta hainbat komunikazio aurkeztu ditu Kongresu eta Jardunaldietan. Osatzen-eko eta semFYC-eko Komunikazioa eta Osasuna taldeko kidea da.

Covadonga Fernández Maiztegi

OSAKIDETZA

Medikuntzan doktorea. UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle-ikertzailea. Nazioarteko ospe handiko aldizkarietan 11 artikulu argitaratuta. Hainbat biltzarretan ponentziak eta libruu kapitulu bat. Egun Gurutzeta-Ezkerraldea ESIko neurologoa.

Arantza Lekuona Zabala

Zientzia politikan eta soziologian lizentziatua (1994). Bere ibilbide profesionalaren hasieran ikerketa eta unibertsitate irakaskuntzan ibili zen. Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Politika eta Administrazio Zientzia Saileko irakaslea izan zen (1998-2001). 2001tik aurrera bere ibilbide profesionala administrazio publikoan bideratu du, 2007tik Gipuzkoako Foru Aldundiko karrerako funtzionarioa delarik. Urte horietan betetako lanpostuak teknikari eta arduradun lanpostuak izan dira. 2015etik 2025era bitartean KABIA foru organismo autonomoko gerentea izan zen. Egun Gipuzkoako Foru Aldundiko Administrazioaren Berrikuntzako eta Eraldaketako zerbitzuburua da.

Saioa Martinez de Lahidalga Azkue

Osakidetza

Medikuntzan graduatua (EHU, 2019). Emakumeen fisiologian ardazturiko Gradu Amaierako Lana egin zuen, Begoña Sanz eta Iñaki Arratibelen gidaritzapean: “Hileroko zikloaren eragina emakume arraunlarien errendimenduan: hilerokoaren hautematea bi emakume taldetan eta arraunlarien errendimenduan duen eragin subjektibo eta objektiboa aztergai”. EHU eta UEUk elkarlanean abiatutako “Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan, euskara komunikazio klinikoan” Graduondokoaren lehen edizioko ikaslea izan zen (UEU eta EHU, 2020). Graduondoko amaierako lan gisara, Urola Kostako adinekoen osasun arretan hizkuntzak duen eragina aztertu zuen, Felix Zubia medikuarekin batera. Osasungintza eta kirola uztartzen dituzten hainbat ikastaro egin ditu, hala nola, FEMEDE elkartearen “Ayudas ergogénicas” eta José López Chicharrok zuzendutako “Ciclo menstrual y rendimiento”.

Aitor Montes Lasarte

Osakidetza

Basaurin jaioa (1972), Euskal Herrian. Medikuntzan lizentziaduna UPV/EHUn, 1999an. Familia medikuntzako espezialitatea burutu zuen 2004an, Galdakao-Usansoloko ospitalean (Euskal Herria). Gaur egun familia medikua da Aramaion, Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuan (ESI), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. OEEko (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) kidea. Euskal prentsan iritzi artikuluak idazten ditu noizean behin. Hizkuntza eta osasungintzarekin zerikusia duten hamar bat argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, batik bat Osagaiz, BAT soziolinguistika aldizkarian eta International Journal of Integrated Care aldizkarian. Eskalatzailea, zenbait bide berri zabaldu eta argitaratu ditu prentsa espezializatuan.

MIREN ORIVE CALZADA

upv/ehu

PSIKOLOGIA ETA OSASUN arloan DOKTOREA naiz eta 12 urte eman ditut Galdakao-Usansoloko ospitalean ikertzaile lanetan. 2019tik UPV/EHUko Gizarte Psikologia Sailerako IRAKASLE lanetan ari naiz. Nire ikerketa-ildoak hauek dira: Epidemiologia, psikometria, bizi-kalitatea, gaixotasun kronikoa, osasunaren psikologia, osasun-zerbitzuak eta eredu prediktiboak. Gainera, esperientzia dut saiakuntza klinikoetarako laguntza psikologikoko taldeak egiten; Delphi azterketak egiten eta koordinatzen; galdetegiak itzultzen eta baliozkotzen.

Itziar San Martin Egia

Euskal Herriko Univertsitatea

Itziar San Martin Egia UPV/EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saileko kide da. Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea da eta zentro horretako Euskara eta Eleaniztasun arloko dekanordea. Hizkuntzalaritzan doktorea da (University of Maryland, EEBB) eta azken urteetan osasun arloko hizkera espezializatuaren irakaskuntzan aritu da (Farmazia, Medikuntza, Odontologia eta Fisioterapia graduetan). Unibertsitateko Euskara Errektoreordetzak babesten duen Terminologia Sareak Ehunduz programaren fakultateko koordinatzailea da. Ikerketa gai nagusiak nominalizazio egituren azterketa sintaktikoa eta euskararen garapen lexiko-diskurtsiboa dira.

Iñaki Santamarina Renteria

Osakidetza

Medikuntzan Gradua, UPV-EHU. Medikuntza Klinikoan berezko masterra, Universidad Camilo José Cela. Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan. Graduondoko aditu titulu (UPV/EHU). Osakidetzako medikua, Anestesiologia eta Bizkortzeko atalean. Gurutzetako Ospitale Unibertsitateko Bizkortze Unitateko humanizazio batzordeko kidea.

Belen Uranga Arakistain

Soziolinguistika Klusterra, Hizkuntza teknikaria

Euskal Filologian lizentziatua. Soziolinguistika Klusterreko hizkuntza-teknikari honako gaietan: Hizkuntza-ekologia, hizkuntza-aniztasuna, immigrazioa, BAT Aldizkaria, Hausnartu sariak, Hizkuntzen erabileraren kale-neurketak e.a. HIZNET graduondoko irakaslea, Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedrako kide eta GARABIDE elkartearen kolaboratzaile da. Hizkuntza-aniztasuna eta hizkuntza-ekologiaren inguruko hainbat liburutan eta artikulutan parte hartu du, esate baterako, Martì, F.; Ortega, P.; Idiazabal, I.; Barreña, A.; Juaristi, P.; Junyent, C.; Uranga, B. eta Amorrortu, E. 2005: Hizkuntzen mundua-Munduko hizkuntzei buruzko txostena. EHUko Argitalpen Zerbitzua. Uranga, B., Aierdi, X., Idiazabal, Amorrortu, E., Barreña, A. Ortega, A. 2008: Hizkuntzak eta immigrazioa – Lenguas e inmigración. UNESCO Etxea, IKUSPEGI - Immigrazio Behatokia. 2008. Bilbo. Uranga, B. 2011: “Ekologia biologikotik hizkuntza-ekologiara joan-etorriak” BAT Soziolinguistika aldizkaria 81. Uranga, B. 20

Felix Zubia Olaskoaga

Zainketa Intentsiboen Zerbitzua, Donostia Unibertsitate Ospitalea, Osakidetza, Medikua

Medikuntzan Doktorea, Medikuntza Intentsiboan espezialista. Donostia Unibertsitate Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitateko medikua eta Zerbitzu Burua. Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Saileko irakasle laguntzailea. Hainbat ikerketa kliniko eta argitalpen egina. Euskadi Irratiko “Osasun Etxea” irratsaioko kolaboratzaile.

Matrikula prezioak

Ez da matrikula itzuliko mikrokredentziala ematen hasi bada.


Matrikula2026-04-09 arte
87,22 EUR
Asegurua2026-04-09 arte
4,00 EUR

Kokalekua

Online

Online

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

3 - Osasuna eta ongizatea

Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea

5 - Genero berdintasuna

Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna

10 - Desberdintasunak murriztea

Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea