Beste titulu eta diploma batzuk
Unibertsitate espezializazioa. Euskal Diaspora

Unibertsitate espezializazioa. Euskal Diaspora

07. Urr, 2024 - 12. Abe, 2025 Kod. 361-24

Azalpena

Euskal komunitate diasporikoa errealitate zaharra baina aldi berean oso bizi eta aktiboa da, eta gero eta presenteago dago bai bere kideen oroimenean eta bai Euskal Herriko bertako herritarren gogoan, orain dela gutxi sortutako «Euskal Diasporaren Egunak» erakusten duen bezala, besteak beste.

Ikastaro honek euskal diasporari buruzko prestakuntza transbertsala eta eguneratua eskaintzen du, diziplinarteko ikuspegiaz, gaiaren alderdi ugarietan sakontzeko, diasporen gaineko nazioarteko ikasketen testuinguru orokorraren barruan. Hala, gai honetan sakondu gura duen profesional edo pertsona orori zuzendua dago, diasporaren gaiari oso ikuspegi desberdinetatik eta arlo zientifiko askotatik begiratzea proposatuz (historia, soziologia, literatura, antropologiatik, nazioarteko harremanetik, komunikaziotik...). Ikasleek gaitasunak eskuratuko dituzte atzoko, gaurko eta biharko euskal diaspora zer den, zer esan nahi duen eta zein garrantzi duen ulertu, aztertu eta ikertzeko, eta, hala dagokionean, gai honen ezagutza espezifikoa eta berritzailea beren zeregin profesional edo akademikoan txertatzeko.

Irakurri gehiago

Helburuak

  • Euskal Diaspora berariaz aztertzen duen graduondoko bakarra da.
  • Nazioartean erreferentea da, bai UPV/EHUko bai Europako beste unibertsitate batzuetako nazioarteko ikerketako irakasle eta profesionalekin.
  • Diziplinarteko programa bat aurkezten du, euskal diasporaren ezagutzari heltzeko, askotariko ikuspegi eta azterketa-ikuspegiek emandako aberastasunetik abiatuta.
  • Teoria eta praktika uztartzen ditu, euskal diasporarekin zerikusia duen alderdi bati buruzko ikerketa eta/edo azterketa gogoetatsu baten azken lanaren bidez zehazten dena.

IRTEERA PROFESIONALAK

Tituluak espezializazio osagarria eskaintzen die nazioarteko ikasketen edo gizarte eta giza zientzien arlokoak diren eta diasporaren gaianeta bereziki euskal diasporarenean diharduten profesional, espezialista, ikertzaile, kudeatzaile edo irakasleei.

 

EGITURA MODULARRA

Ikasleen profil desberdinei eta haien denbora erabilgarritasunari egokitzeko asmoz, “Euskal Diasporan” unibertsitate espezializazioa, 2 Unibertsitate Titulaziotara sarbidea eskaintzen du (Unibertsitateko aditu titulazio 1 eta unibertsitate espezializazioa).

Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lor ditzakete, aurrez ezarritako epemugarik gabe.

UE: Unibertsitate Espezializazioa

A: Unibertsitateko Aditua

 

EBALUAZIO-PROZEDURAK

  • Asistentzia: Asistencia regular a las clases( máximo de inasistencia: 5% no justificado) (15%)
  • Lanak: Claridad conceptual. Adecuación en la respuesta a las cuestiones planteadas. (85%)

 

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 16:00etatik 19:00tara.

 

PRAKTIKAK

Prestakuntza akademikoa jarduera profesionalarekin osatzeko, ikasleek praktikak egin ditzakete sektoreko enpresetan.

Praktikak eskaini nahi dituzten erakundeak

UPV/EHUko ikasleen kanpoko praktikek hezkuntza akademikoan jaso eta berenganatutako jakintzak aplikatzeko eta osatzeko aukera eskaintzen die ikasleei.

Enpresa edo erakunde gisa interesa baduzue berezko master edo graduondokoren bateko ikasleei praktikak egiteko aukera eskaintzeko:

  1. Praktikak eskaintzeko interesgarritzat jotzen duzuen berezko masterra edo graduondokoa identifikatu ezazue. Hemen daukazue prestakuntza eskaintza osoa.
  2. Gurekin harremanetan jarri berezkomasteretagraduondokoak@ehu.eus mailaren bidez, hitzarmen bat adosteko.
Irakurri gehiago

Ikaskuntzaren emaitzak eta lorpen mota

-

Sarbide-baldintzak eta onarpen-irizpideak

-

Ikaskuntza-esperientziaren maila, EQF, European Qualifications Framework kualifikazio-esparruaren arabera

-

ESCO, European Skills, Competences, Qualifications and Occupations gaitasun-esparru batzuk

-

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Profesionalak

Zuzendariak

Oscar Alvarez Gila

UPV/EHU, Irakasle Titularra

Amerikaren Historiako irakasle titularra da, Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia eta Historia saileko kidea, Gasteizko Letren Fakultatean. Bere ikerketa lerro nagusia euskal diasporaren historia da. Atzerriko hainbat unibertsitatetan irakasle inbitatua izan da, besteak beste Oxfordeko unibertsitatean (Basque Visiting Fellow, 2008-2009), Nevada-Renoko Unibertsitatean (William Douglass Distinguished Scholar, 2010-2011), Georgiako Columbus State University-en (Elena Díaz-Verson Amos Eminent Scholar Chair in Latin American Studies, 2013-2014) eta Estokolmoko Unibertsitatean (Magnus Mörner Memorial Professorshio, 2016-2017). Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Diasporaren Graduondokoaren zuzendaria da.

Matrikula prezioak

Unibertsitateko Espezializazioa, EUSKAL DIASPORA2024-10-05 arte
300,00 EUR
150,00 EUR
Unibertsitateko Aditua, EUSKAL DIASPORA2024-10-05 arte
180,00 EUR
90,00 EUR
Administrazio-gastuak2024-10-05 arte
30,68 EUR

Kokalekua

Letren Fakultatea

Unibertsitateko Pasealekua 5. 01006 - Gasteiz

Araba

42.8403205,-2.6707821999999624

Letren Fakultatea

Unibertsitateko Pasealekua 5. 01006 - Gasteiz

Araba