Lanbide Heziketako irakasle teknikoen prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa
Azalpena
LHko Irakasle Teknikoaren Diploma maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluak eskatzen duen prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa edukitzea egiaztatzen duen Ziurtagiri Ofiziala eskuratzera bideratuta dago, beren titulaziotik eratorritako arrazoiak direla-eta master ikasketetara sartu ezin dutenentzat. Hau da, Lanbide Heziketako titulazioa dutenentzat eta unibertsitate-graduaren parekoak diren ikasketa-mailarik ez dutenentzat.
Beraz, diploma honek beharrezko prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa ematen du, eta aukera ematen die Lanbide Heziketako titulazioetan irakasle tekniko moduan eskola emateko gaikuntza lortzeko egoera horretan dauden pertsona horiei.
Prestakuntzak 60 ECTS kreditu ditu, ikasturte bat irauten du, eta hiru modulutan banatuta dago (Generikoa, Espezifikoa eta Practicuma). Eskolak on-line modalitate semi-presentzialean emango dira, Practicumari dagozkion kredituak izan ezik; horiek aurrez aurrekoak izango dira.
DOKUMENTAZIOA ERKATZEA
Diplomaren zuzendariaren (Hilario Murua Cartón) 02B2 bulegoan (HEFA I eraikina) erkatuko dira dokumentazioa, goi-mailako titulua eta hizkuntza-egiaztapena, ordutegi hauetan:
- Ekainaren 24an, 08:00etatik 12:00etara
- Ekainaren 26an, 08:00etatik 12:00etara
- Ekainaren 27an, 11:00etatik 13:00etara
- Ekainaren 28an 08:00etatik 12:00etara
PREZIO PUBLIKOEN SALBUESPEN ETA MURRIZPENA
1. Matrikula prezioaren % 50, kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat
2. Salbuespen osoa, kategoria bereziko familia ugarietako kideentzat
Familia ugariaren izaera diputazio edo organismo eskudunak emaniko titulu ofizial eta iraungi gabearen fotokopia konpultsatuaren bidez edo fotokopia eta jatorrizkoa, hauen erkatzeko, aurkeztuta egiaztatuko ahal da. Titulua iraungita balego, familia ugariak eskaintzen dituen onurak jaso ahal izango dituzte titulu horren berritzea tramitatzen ari dela egiaztatuko luketenek.
3. Salbuespen osoa, ekintza terroristen biktimentzat, bai eta hauen ezkontide eta seme-alabentzat ere
Ekintza terroristen biktimaren izaera Barne Ministerioko Herritarrentzako eta Terrorismoaren Biktimei Laguntza Emateko Azpizuzendaritza Orokorrak emandako agiria aurkeztuz egiaztatuko da.
4. Salbuespen osoa, organo eskudunak ezintasunaren maila % 33 edo handiagoa aitortuta duten ezgaitasunak dituzten ikasleentzat
Izaera honen agertzeko, diputazio edo organismo eskudunak emaniko ziurtagiria aurkeztu beharko da.
5. Genero indarkeriaren biktimak erabat salbuetsi daude
Genero indarkeriaren biktimatzat hartuta Indarkeriaren biktimei laguntzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean dauden koordinazio mekanismoei buruzko martxoaren 1eko 29/2011 Dekretuan zehaztutakoak eta egoitza berean bizi diren haren kargurako 25 urtetik beherako seme-alabek agindu honetan araututako salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izango dute.
6. Nazioarteko babesaren eskatzaileek zein onuradunek eta aberrigabeek
Agindu honetan araututako prezio publikoak ordaintzetik salbuestea lortu ahal izango dute, baldin eta maila bereko unibertsitate-titulurik ez badute.
UPV/EHUko berezko tituluetan pertsona bakoitzak arrazoi bakarra argudiatu ahal izango du tasetatik salbuesteko
MATRIKULAREN PREZIOA
Ordainketa bakarrean egiten bada, 1.800 €+ 30,68 € administrazio-gastuak (bakoitza bere aldetik).
Bi epetan egiten bada, lehen epea 900 €+ 30,68 € matrikula egitean, eta bigarren epea, 2025eko urtarrilaren lehen hamabostaldia, 900 €
ORDUTEGIA
Astelehen eta asteazkenetan 15:00etatik 20:00tara
Helburuak
Aukera profesionalak irekitzen dizkizu. Lanbide Heziketan irakasle aritu ahal izateko Ziurtagiri Ofiziala lortzeko aukera ematen dizu.
Formakuntza pedagogikoa eskaintzen dizu. Lanbide Heziketan egun erabiltzen ari diren metodologia aurreratuak eta berrikuntzak ezagutuko dituzu.
Sistema semi-presentzialean aritzeko aukera eskaintzen dizu. On-line plataforma erabiliz eta tartekatutako saio presentzialetan parte hartuz, ikasketa egokitua izango duzu.
Praktikak egin ahal izango dituzu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta lorpen mota
IRTEERA PROFESIONALAK
Irakasle teknikoa Lanbide Heziketako irakaskuntza sisteman.
EBALUAZIO PROZEDURAK
- Azken azterketa: Examne (50%)
- Bestelakoa: Trabajos (50%)
Sarbide-baldintzak eta onarpen-irizpideak
Requisitos previos de acceso EU
There are many variations of passages of Lorem Ipsum available, but the majority have suffered alteration in some form, by injected humour, or randomised words which don't look even slightly believable. If you are going to use a passage of Lorem Ipsum, you need to be sure there isn't anything embarrassing hidden in the middle of text. All the Lorem Ipsum generators on the Internet tend to repeat predefined chunks as necessary, making this the first true generator on the Internet. It uses a dictionary of over 200 Latin words, combined with a handful of model sentence structures, to generate Lorem Ipsum which looks reasonable. The generated Lorem Ipsum is therefore always free from repetition, injected humour, or non-characteristic words etc.
Ikaskuntza-esperientziaren maila, EQF, European Qualifications Framework kualifikazio-esparruaren arabera
marco cualificación EU
ESCO, European Skills, Competences, Qualifications and Occupations gaitasun-esparru batzuk
marco 1 EU
marco 2 EU
Graduko eta graduondoko titulazioetako titulazio-kredituetarako onarpena
admisionCreditos EU
Ebaluazio-probak
- Idatzizko ebaluazioak: 1. Aukera anitzeko azterketak
- Idatzizko ebaluazioak: 2. Egiazkotzat/faltsutzat jotzen diren frogak
- Esperientzien ebaluazioak: 2. Simulazioen ebaluazioak
Beste ebaluazio-proba batzuk
OTRAS PRUEBAS EUJarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Antolakuntza
Zuzendariak
Hilario Murua Cartón
UPV/EHU
Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Saileko irakasle agregatua. "Garaian" ikerketa-talde finkatukoa da (https://www.ehu.eus/eu/web/garaian/home), Eusko Jaurlaritzak aitortua. Ikerketa-ildo nagusiak honako hauek izan dira: frankismoaren garaiko hezkuntzaren historia Euskal Autonomia Erkidegoan, bai Lehen Hezkuntzan, bai Lanbide Heziketan, inoren kargura ez dauden adingabeei harrera egiteko prozesuak eta Hezkuntza eta Historia Ondarea, eta Lanbide Heziketari buruzko proiektuetako batean ikertzaile nagusia izan da. Era berean, hainbat libururen egilea eta Lanbide Heziketaren gaia jorratzen duten liburuen koordinatzailea da, eta aipatutako ikerketa-ildoekin lotutako hainbat artikulu, komunikazio eta txosten idatzi ditu. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Museoko batzorde teknikoko kidea da (https://www.ehu.eus/es/web/museoeducacion), eta, une honetan, autonomia arteko ikerketa-talde baten barruan dago. Bertan, II. Errepublikan izan ziren Lanbide Hautaketako Ikastaroak jorratzen dira.
Matrikula prezioak
Lanbide Heziketako irakasle teknikoen prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa | 2024-09-14 arte |
---|---|
1800,00 EUR | |
900,00 EUR | |
900,00 EUR | |
0 EUR |
Administrazio-gastuak | 2024-09-14 arte |
---|---|
30,68 EUR |
Kokalekua
HEFA I
Tolosa Hiribidea 70, (eskubitara dagoen sarrera), 20018 Donostia
Gipuzkoa
HEFA I
Tolosa Hiribidea 70, (eskubitara dagoen sarrera), 20018 Donostia
Gipuzkoa