Arreta soziosanitarioaren kalitatezko kudeaketa Euskal Herrian
Azalpena
Mikrokredentzial honetan pazientearen hizkuntzak eta kulturak kalitatezko arreta soziosanitarioan duten rol zentralean azpimarra jarriko da. Garrantzitsua da profesional soziosanitarioek hizkuntza mugek eta praktika egokiek arretan ekar ditzaketen ondorioak ezagutzea, eta pazientearen identitate kulturalak harreman soziosanitarioan duen eraginaz kontziente izatea, era horretan baino ez baitzaie pazienteei kalitatezko arreta eskainiko. Oinarri horiek dira mikrokredentzial honen abiapuntua.
Kultura gaitasunaren inguruko formakuntza langile soziosanitarioen ibilbide profesionalean txertatuta egon beharko luke. Zoritxarrez gaur egun ez da gai horretan arretarik jartzen. Faktore sozialek zein kulturalek berebiziko garrantzia dute osasunaren inguruko sinesmen zein jarreretan. Mikrokredentzial honetan, tresna eta baliabideak emango dira kultura gaitasunak duen garrantzia ulertarazteko eta faktore horiek modu egokian kudeatzeko.
Mikrokredentzial honek hizkuntza-kontzientzia eta kultura gaitasunak lantzeko esparru akademiko bat eskaintzen du. Euskal Herrian hainbat oztopo daude egunerokoan jarduera soziosanitarioan euskaraz aritu ahal izateko. Horri aurre egiteko, mikrokredentzial honetan egoeraren diagnostikoa, oztopoak eta aukerak landuko dira, eta parte hartzen dutenei osasun jarduera euskaraz egiteko baliabideak emango zaizkie eta adoretu egingo dira.
Helburuak
Arreta soziosanitarioaren kalitatearen oinarriak ezagutu eta kalitatean pazienteak hautatutako hizkuntzaren garrantziaz jabetu.
Ebidentzian oinarrituriko medikuntzaren eta jarduera soziosanitarioaren oinarriak ulertu eta eguneroko arreta soziosanitarioaren normalizazioan erabiltzeko gaitasuna lortu.
Eredu biomediko-soziala eta pazientean ardazturiko arretaren oinarriak ikasi eta profesional soziosanitarioaren oinarrizko gaitasun profesionalak ezagutu, ondoren arreta soziosanitario integratuaren ereduan aplikatzeko gai izateko.
Euskal Herriko hizkuntza aniztasunean sakondu.
Euskara eta genero ikuspegia arreta soziosanitarioan uztartzeko ezagutzak jaso.
Egungo pazienteen hizkuntza beharrak ezagutu eta eskaintza aktiboa arreta soziosanitarioan aplikatzeko gaitasuna eskuratu
Pazienteak hautemandako emaitzen neurketarako estrategiak ezagutu.
Galdetegiak baliozkotzeko prozedurak ezagutu.
Arlo soziosanitarioan idatzizko euskararen erabilera errazteko eta sustatzeko baliabideen ezagutza.
Ikaskuntzaren emaitzak eta lorpen mota
Ikaskuntza emaitzak eta ikasleen lorpenak hauek izango dira:
- Gaur egungo osasun-jardueraren paradigmak ezagutu eta praktika klinikoan aplikatzeko gaitasuna eskuratu.
- Osasun arretaren eta zainketaren kalitatearen oinarriak ezagutu eta kalitatean pazienteak hautatutako hizkuntzaren garrantziaz jabetu.
- Ebidentzian oinarrituriko medikuntzaren eta osasun jardueraren oinarriak ulertu eta eguneroko osasun-arretaren normalizazioan erabiltzeko gaitasuna lortu.
- Eredu biomediko-soziala eta pazientean ardazturiko arretaren oinarriak ikasi eta osasun profesionalaren oinarrizko gaitasun profesionalak ezagutu, ondoren arreta sanitario integratuaren ereduan aplikatzeko gai izateko.
- Gizarte arloko adinekoen egoitzetan hizkuntzen kudeaketarako plangintzak ezagutu.
- Euskal Herriko hizkuntza aniztasunean sakondu.
- Euskara eta genero ikuspegia osasun arretan uztartzeko ezagutzak jaso.
- Egungo pazienteen hizkuntza beharrak ezagutu eta eskaintza aktiboa arreta soziosanitarioan aplikatzeko gaitasuna eskuratu.
- Ebidentzian oinarrituriko medikuntzan oinarrituta pazienteak hautemandako emaitzen neurketarako estrategiak ezagutu.
- Osasun arretan eta zainketan kalitatea bermatzeko zirkuitu elebidunen estrategietan sakondu.
- Galdetegiak baliozkotzeko prozeduretan trebatu.
- Arlo soziosanitarioko hizkeraren erabileran ziurtasuna lortzeko baliabideen ezagutza, espezialitatea edozein dela ere
Sarbide-baldintzak eta onarpen-irizpideak
Ondorengo baldintzaren bat betetzen dutenak sartu ahalko dira:
- Alor soziosanitarioko graduatuak (Medikuntza, Erizaintza, Farmazia, Psikologia, Odontologia, Fisioterapia, Gizarte Langintza, Soziologia).
- Alor soziosanitarioan lanean dabiltzan hizkuntza teknikariak.
Onarpen irizpideen artean lehentasuna izango dute 25 urte baino gehiago dutenek.
Baldintzatutako adina: 25 eta 65 urte.
Ikaskuntza-esperientziaren maila, EQF, European Qualifications Framework kualifikazio-esparruaren arabera
7: MASTERRA EDO GRADU LUZEA
ESCO, European Skills, Competences, Qualifications and Occupations gaitasun-esparru batzuk
Era kritikoan pentsatu: Barne-frogetan eta kanpo-irizpideetan oinarritutako judizioak ematea eta defendatzea. Informazioaren sinesgarritasuna eta fidagarritasuna kritikoki ebaluatzea, erabili edo beste pertsona batzuei helarazi aurretik. Pentsamendu independentea eta kritikoa garatzea.
Eskala handiko datuak aztertzea osasun-asistentzian: Eskala handiko datuak biltzea, hala nola galdeketen bidezko inkestak, eta lortutako datuak aztertzea.
Ebaluazio-probak
- Idatzizko ebaluazioak: 1. Aukera anitzeko azterketak
- Ebaluazio praktikoak: 4. Zereginak (ariketa praktikoak)
Jarduera nori zuzenduta
- Profesionalak
Metodologia
Proposamena metodologia tradizional online eta asinkronoan oinarritzen da.
Antolakuntza
Zuzendariak
Jon Zarate Sesma
UPV/EHU
Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979) UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko kide da. Farmazia Fakultateko irakaslea da eta Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea (2014-2021). Farmazian doktorea da (UPV/EHU, 2007) eta 2016ko osasun-arloko Koldo Mitxelena euskarazko tesi onenaren zuzendaria izan da. Azken urteetan gene terapiarako garraiatzaile ez-biralen garapenean ikertzen aritu da. Goi mailako nazioarteko ikerketa aldizkarietan 20 artikulutik gora dauzka argitaratuta eta euskarazko produkzioa zientifikoa ere nazioartekoaren parekoa dauka Ekaia edo Elhuyar bezalako aldizkarietan.
Aitor Montes Lasarte
Osakidetza
Basaurin jaioa (1972), Euskal Herrian. Medikuntzan lizentziaduna UPV/EHUn, 1999an. Familia medikuntzako espezialitatea burutu zuen 2004an, Galdakao-Usansoloko ospitalean (Euskal Herria). Gaur egun familia medikua da Aramaion, Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuan (ESI), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. OEEko (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) kidea. Euskal prentsan iritzi artikuluak idazten ditu noizean behin. Hizkuntza eta osasungintzarekin zerikusia duten hamar bat argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, batik bat Osagaiz, BAT soziolinguistika aldizkarian eta International Journal of Integrated Care aldizkarian. Eskalatzailea, zenbait bide berri zabaldu eta argitaratu ditu prentsa espezializatuan.
Hizlariak
Maialen Berridi Agirre
Medikuntzan lizentziaduna eta Familia eta Komunitate Medikuntzako Espezialista da. 2016az geroztik, Gipuzkoako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntza Unitate Multiprofesionalean dihardu irakasle teknikari gisa. AMF eta Fisterra aldizkarian argitaratu du, eta hainbat komunikazio aurkeztu ditu Kongresu eta Jardunaldietan. Osatzen-eko eta semFYC-eko Komunikazioa eta Osasuna taldeko kidea da.
Covadonga Fernández Maiztegi
OSAKIDETZA
Medikuntzan doktorea. UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle-ikertzailea. Nazioarteko ospe handiko aldizkarietan 11 artikulu argitaratuta. Hainbat biltzarretan ponentziak eta libruu kapitulu bat. Egun Gurutzeta-Ezkerraldea ESIko neurologoa.
Arantza Lekuona
Nire ibilbide profesionalean euskararen erabilera eta kudeaketaren inguruko interesa izan dut, eta horren ondorioz, ahal izan dudan neurrian, Euskara Batzordeetan parte hartu dut eta hainbat ekintzen sustapenetan. KABIAren kasuan, erakundea 2015ean abian jarri zenetik bertako gerentea izan naiz, eta hasieratik bultzatu dut euskara kudeaketan txertatua egon dadin. Aurretik izan dudan esperientzia guztiak lagundu dit helburu hori bideratzen.
Saioa Martinez de Lahidalga Azkue
Osakidetza
Medikuntzan graduatua (EHU, 2019). Emakumeen fisiologian ardazturiko Gradu Amaierako Lana egin zuen, Begoña Sanz eta Iñaki Arratibelen gidaritzapean: “Hileroko zikloaren eragina emakume arraunlarien errendimenduan: hilerokoaren hautematea bi emakume taldetan eta arraunlarien errendimenduan duen eragin subjektibo eta objektiboa aztergai”. EHU eta UEUk elkarlanean abiatutako “Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan, euskara komunikazio klinikoan” Graduondokoaren lehen edizioko ikaslea izan zen (UEU eta EHU, 2020). Graduondoko amaierako lan gisara, Urola Kostako adinekoen osasun arretan hizkuntzak duen eragina aztertu zuen, Felix Zubia medikuarekin batera. Osasungintza eta kirola uztartzen dituzten hainbat ikastaro egin ditu, hala nola, FEMEDE elkartearen “Ayudas ergogénicas” eta José López Chicharrok zuzendutako “Ciclo menstrual y rendimiento”.
Aitor Montes Lasarte
Osakidetza
Basaurin jaioa (1972), Euskal Herrian. Medikuntzan lizentziaduna UPV/EHUn, 1999an. Familia medikuntzako espezialitatea burutu zuen 2004an, Galdakao-Usansoloko ospitalean (Euskal Herria). Gaur egun familia medikua da Aramaion, Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuan (ESI), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. OEEko (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) kidea. Euskal prentsan iritzi artikuluak idazten ditu noizean behin. Hizkuntza eta osasungintzarekin zerikusia duten hamar bat argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, batik bat Osagaiz, BAT soziolinguistika aldizkarian eta International Journal of Integrated Care aldizkarian. Eskalatzailea, zenbait bide berri zabaldu eta argitaratu ditu prentsa espezializatuan.
MIREN ORIVE CALZADA
upv/ehu
PSIKOLOGIA ETA OSASUN arloan DOKTOREA naiz eta 12 urte eman ditut Galdakao-Usansoloko ospitalean ikertzaile lanetan. 2019tik UPV/EHUko Gizarte Psikologia Sailerako IRAKASLE lanetan ari naiz. Nire ikerketa-ildoak hauek dira: Epidemiologia, psikometria, bizi-kalitatea, gaixotasun kronikoa, osasunaren psikologia, osasun-zerbitzuak eta eredu prediktiboak. Gainera, esperientzia dut saiakuntza klinikoetarako laguntza psikologikoko taldeak egiten; Delphi azterketak egiten eta koordinatzen; galdetegiak itzultzen eta baliozkotzen.
Belen Uranga Arakistain
Soziolinguistika Klusterra, Hizkuntza teknikaria
Euskal Filologian lizentziatua. Soziolinguistika Klusterreko hizkuntza-teknikari honako gaietan: Hizkuntza-ekologia, hizkuntza-aniztasuna, immigrazioa, BAT Aldizkaria, Hausnartu sariak, Hizkuntzen erabileraren kale-neurketak e.a. HIZNET graduondoko irakaslea, Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedrako kide eta GARABIDE elkartearen kolaboratzaile da. Hizkuntza-aniztasuna eta hizkuntza-ekologiaren inguruko hainbat liburutan eta artikulutan parte hartu du, esate baterako, Martì, F.; Ortega, P.; Idiazabal, I.; Barreña, A.; Juaristi, P.; Junyent, C.; Uranga, B. eta Amorrortu, E. 2005: Hizkuntzen mundua-Munduko hizkuntzei buruzko txostena. EHUko Argitalpen Zerbitzua. Uranga, B., Aierdi, X., Idiazabal, Amorrortu, E., Barreña, A. Ortega, A. 2008: Hizkuntzak eta immigrazioa – Lenguas e inmigración. UNESCO Etxea, IKUSPEGI - Immigrazio Behatokia. 2008. Bilbo. Uranga, B. 2011: “Ekologia biologikotik hizkuntza-ekologiara joan-etorriak” BAT Soziolinguistika aldizkaria 81. Uranga, B. 20
Itziar San Martin Egia
Euskal Herriko Univertsitatea
Itziar San Martin Egia UPV/EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saileko kide da. Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea da eta zentro horretako Euskara eta Eleaniztasun arloko dekanordea. Hizkuntzalaritzan doktorea da (University of Maryland, EEBB) eta azken urteetan osasun arloko hizkera espezializatuaren irakaskuntzan aritu da (Farmazia, Medikuntza, Odontologia eta Fisioterapia graduetan). Unibertsitateko Euskara Errektoreordetzak babesten duen Terminologia Sareak Ehunduz programaren fakultateko koordinatzailea da. Ikerketa gai nagusiak nominalizazio egituren azterketa sintaktikoa eta euskararen garapen lexiko-diskurtsiboa dira.
Iñaki Santamarina Renteria
Osakidetza
Medikuntzan Gradua, UPV-EHU. Medikuntza Klinikoan berezko masterra, Universidad Camilo José Cela. Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan. Graduondoko aditu titulu (UPV/EHU). Osakidetzako medikua, Anestesiologia eta Bizkortzeko atalean. Gurutzetako Ospitale Unibertsitateko Bizkortze Unitateko humanizazio batzordeko kidea.
Felix Zubia Olaskoaga
Zainketa Intentsiboen Zerbitzua, Donostia Unibertsitate Ospitalea, Osakidetza, Medikua
Medikuntzan Doktorea, Medikuntza Intentsiboan espezialista. Donostia Unibertsitate Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitateko medikua eta Zerbitzu Burua. Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Saileko irakasle laguntzailea. Hainbat ikerketa kliniko eta argitalpen egina. Euskadi Irratiko “Osasun Etxea” irratsaioko kolaboratzaile.
Matrikula prezioak
Matrikula | 2025-01-28 arte |
---|---|
150,00 EUR |
Kokalekua
Online
Online