Mikrokredentzialak
Nire lana erraztu teknologia lagun

Nire lana erraztu teknologia lagun

Mai. 05 - 22. Mai, 2026 Kod. 368-26

Azalpena

Lankidetza-hitzarmena, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren (IVAP)eta Euskal Herriko Unibertsitatearenartekoa unibertsitatekomikrokredentzialak garatzeko.

20 orduko iraupena duen prestakuntza-programa hau administrazio-langileen eguneroko jarduna eraldatzeko diseinatuta dago, paperean edo dokumentu estatikoetan oinarritutako kudeaketatik datuan oinarritutako kudeaketa adimendun baterantz igarotzeko beharrezko tresnak eskainiz.

Prestakuntzaren helburua da dokumentu-karga nabarmen murriztea, datuen interoperabilitatea sustatzea, balidazio-prozesuak automatizatzea eta dokumentu digitalen tratamendu adimenduna ezartzea, administrazioaren eraginkortasuna eta zerbitzu publikoaren kalitatea hobetuz.

Ikastaroaren ikuspegia erabat praktikoa da, eta langilea zeregin monotono eta errepikakorretatik askatzea du xede, lau zutabe nagusiren bidez:

  • Interoperabilitatea: Administrazioaren esku dauden dokumentuak berriro ez eskatzeko aukera ematen duten mekanismoak ezagutzea eta aplikatzea.
  • Dokumentuen tratamendu adimenduna (OCR): Inprimaki eta PDF dokumentuetatik datuak automatikoki erauztea, eskuzko datu-sarrera saihestuz.
  • Automatizazioa (RPA): Balidazio eta egiaztapen errepikakorrak softwarearen bidez exekutatuko dituzten lan-fluxuak diseinatzea.
  • Adimen Artifiziala: IA dokumentuen gainbegiratzean, sailkapenean eta akatsen detekzioan laguntzaile gisa erabiltzea.

Prestakuntza amaitzean, parte-hartzaileak ez du soilik Administrazio Digitalaren esparru juridiko eta teknikoa ulertuko, baizik eta bere lan-prozesuak berrantolatzeko gaitasuna eskuratuko du. Azken helburua da dokumentu-karga nabarmen murriztea, langileek balio erantsi handiagoko zereginetan arreta jar dezaten eta herritarrei zerbitzu arinago eta eraginkorragoa eskaintzeko aukera izan dezaten.

Irakurri gehiago

Helburuak

Administrazio publikoko langileak trebatzea, dokumentazio-eskaerak eta eskuzko kudeaketa arindu ditzaten. Horretarako, datuen interoperabilitatea, balidazio automatismoak eta dokumentu digitalen kudeaketa adimenduna erabiliko dira.

Ikaskuntzaren emaitzak eta lorpen mota

  • Interoperabilitatearen printzipioak eta Administrazio Digitalaren arau-esparrua ezagutzea, beste administrazio batzuen esku dauden dokumentuak berriro ez eskatzeko, “behin bakarrik” printzipioa aplikatuz.

Lorpen-mota: Ezagutza

  • Dokumentuen tratamendu adimendunerako tresnak (OCR) aplikatzea, inprimaki, PDF dokumentu eta irudietatik datuak automatikoki erauzteko, prozesu administratiboetan eskuzko esku-hartzea murriztuz.

Lorpen-mota: Trebetasuna

  • Dokumentuen balidazioari lotutako zeregin errepikakorrak identifikatzea eta automatizatzea, prozesuen automatizaziorako oinarrizko lan-fluxuak (RPA) diseinatuz.

Lorpen-mota: Trebetasuna

  • Adimen Artifizialean oinarritutako laguntza-sistemak erabiltzea, dokumentazio administratiboa sailkatzeko, gainbegiratzeko eta akatsak detektatzeko, giza gainbegiratzea eta erantzukizuna bermatuz.

Lorpen-mota: Gaitasuna

  • Bere lan-esparruko administrazio-prozedurak aztertzea eta berrantolatzea, datuetan eta informazio-fluxuetan oinarritutako kudeaketara bideratuz, dokumentu-karga murrizteko eta zerbitzuaren eraginkortasuna hobetzeko.

Lorpen-mota: Gaitasuna

Irakurri gehiago

Sarbide-baldintzak eta onarpen-irizpideak

Euskal Herriko Administrazioan garatu beharreko eginkizunekin lotutako prestakuntza edota lan-esperientzia izatea balioetsiko da.

Ikaskuntza-esperientziaren maila, EQF, European Qualifications Framework kualifikazio-esparruaren arabera

7. Maila

ESCO, European Skills, Competences, Qualifications and Occupations gaitasun-esparru batzuk

http://data.europa.eu/esco/skill/28d2ab6c-38a2-476e-85fe-7982fd242943

S5.5- Datu digitalak eskuratzea eta aztertzea

Tresna digitalak erabiltzea datu, informazio eta eduki digitalak bilatzeko, iragazteko, antolatzeko, gordetzeko, berreskuratzeko eta aztertzeko; baita beste pertsona batzuekin lankidetzan aritzeko, komunikatzeko eta eduki berriak sortu zein editatzeko ere.

http://data.europa.eu/esco/skill/869fc2ce-478f-4420-8766-e1f02cec4fb2

S4- Kudeaketa-gaitasunak

Pertsonak, jarduerak, baliabideak eta erakundea kudeatzea; besteak beste, helburuak eta estrategiak garatzea, lana planifikatzea eta antolatzea, baliabideak esleitzea eta kontrolatzea, eta pertsonak zein taldeak lideratzea, motibatzea, hautatzea eta gainbegiratzea.

Ebaluazio-probak

  • Ebaluazio praktikoak: 1. Proiektuak

Jarduera nori zuzenduta

  • Profesionalak
  • Profesionales del Servicio Jurídico del Gobierno Vasco.

Antolakuntza

  • EHU
  • IVAP

Lankidetza

  • Next Generation
  • Ministerio de ciencia, innovación y universidades
  • Plan de recuperación, transformación y resiliencia
  • Eusko Jaurlaritza/ Gobierno Vasco

Zuzendariak

Jorge Tejedor Nuñez

UPV/EHU

Unibertsitateko (UPV/EHU) Finantza Ekonomia I Saileko irakasle lan kontratuduna. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua eta Ikasketa Aurreratuen Diploma (IAD) UPV/EHUn. Graduondoa Enpresen Balorazioan, Finantza Aktiboetan eta Finantza Plangintzan Sevillako Unibertsitatean eta Tributazioko aditua UPV/EHUn. Kostuen Kontabilitateko eta FEMeko irakaslea (EAZ graduan eta EAZ + Mekanika, EAZ + Informatika Gradu bikoitzetan), Analisi Teknikokoa Finantzak eta Finantza Zuzendaritza Unibertsitate Masterrean eta Kudeaketa Aurreratukoa Digital Management eta ERP Masterrean (Arduradun Akademikoa). Burtsa eta digitalizazio-tresnei buruzko zenbait unibertsitate-ikastaroren arduraduna izan da. Ekonomistak Euskal Elkargoarekin, administrazio publikoekin, gizarte erakundeekin eta beste erakunde batzuekin jardun du lankidetzan, hezkuntza eta kontabilitate arloetako proiektuetan; arlo horietan ere garatzen du bere ikerketa jarduera. Ohiko kolaboratzaile ere bada komunikabideetan (Radio Euskadi, EITB, Berria, Onda Vasca, etab.), eta Hautaprobetan zein ekintzailetza ebaluatzaile lanetan ere parte hartzen du.

Miguel Ángel Peña Cerezo

UPV/EHU

Unibertsitateko Irakasle Titularra da UPV/EHUko Finantza Ekonomia II Sailean. Ekonomian Doktorea da (Doktoretzako Sari Berezia), Aseguru-aktuarioa eta Estatistika Aplikatuan graduondokoa (UNED). Hiru ikerketa-sexenio ditu aitortuta, eta irakaskuntza-ebaluazioetan (Docentiaz: 2017, 2023) "Bikain" eta "Oso ongi" kalifikazioak jaso ditu. Kudeaketa-kargu garrantzitsuak bete ditu, hala nola Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Dekanorde-Koordinatzailea (2016-2021). Digital Management & ERP Masterraren sortzaile eta zuzendarikidea da, eta 20 urteko esperientzia du praktiken tutoritzan zein ekintzailetza-mentoritzan (StartInnova, INIZIA). Ikertzaile gisa, 55 argitalpen baino gehiago ditu eta 31 proiektutan parte hartu du (9tan ikertzaile nagusi gisa). Bere ikerketa-lerro nagusiak finantza-titulizazioa eta kreditu-proziklikotasuna dira. 2 doktore-tesi eta 30 Master Amaierako Lan (MAL) zuzendu ditu. Gaur egun, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko diruzaina da, Enpresa Institutuaren (IEAE) ikertzailea eta nazioarteko aldizkarien ebaluatzailea; jarduera akademikoa aholkularitza teknikoarekin eta komunikabideetako lankidetzarekin uztartzen du.

Hizlariak

Francisco de Borja Balparda de Marco

Gaizka Garechana Anacabe

Gaizka Garechana Anacabe es Profesor Agregado en el Dpto de Organización de Empresas de la Esc. Ing. de Bilbao (UPV/EHU), donde desarrolla su actividad docente e investigadora a tiempo completo desde 2011. Es Doctor por la UPV/EHU y posee formación en ingeniería química, organización industrial, gestión empresarial y análisis cuantitativo, también cuenta con el título propio en Experto Universitario en Matemática Multivariante (UNED) y un MBA por ESDEN. Su investigación se centra en el análisis cuantitativo del cambio tecnológico, la medición y modelización de procesos de innovación, la minería de textos aplicada a ciencia y tecnología, y el desarrollo de metodologías para caracterizar la emergencia, madurez y evolución de tecnologías industriales. Estas líneas conectan con la evaluación de políticas públicas de innovación y el diseño de estrategias tecnológicas corporativas. En los últimos 15 años ha participado de forma continuada en proyectos competitivos financiados por entidades como el Gobierno Vasco, MICINN, fundaciones privadas y la propia UPV/EHU. Entre ellos destacan proyectos relacionados con Industria 4.0 y 5.0, cloud computing, análisis de emergencias tecnológicas, gestión de la innovación y sistemas de gestión

Asier Orio Zorrilla

METAPOSTA

María Carmen Rodriguez Reboredo

Matrikula prezioak

Ez da matrikula itzuliko mikrokredentziala ematen hasi bada.


Matrikula2026-05-03 arte
59,78 EUR
Asegurua2026-05-03 arte
4,00 EUR

Kokalekua

Online

Online

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

8 - Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

Hazkunde ekonomiko jasangarria eta inklusiboa, enplegu erabatekoa eta produktiboa, eta pertsona guztientzako lan duina sustatzea. Gai gakoak: lan duina, enplegu erabatekoa eta produktiboa, ekintzailetza, mikroenpresak eta ETEak sustatzea, lan eskubideak, lan ingurune seguruak, gazteen enplegua, aukera eta ordainsari berdintasuna, finantza erakundeak indartzea, hazkunde ekonomikotik bereiztea eta ingurumen degradazioa.

Informazio gehiago
8 - Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak

Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.

Informazio gehiago
16 - Bakea, justizia eta erakunde sendoak

Beste ikastaro interesgarriak...

Actualmente no hay cursos disponibles.