Hezkuntza
Kirola
Mikrokredentzialak
Kirol-ingurune seguruak: Haur eta nerabeen babesa

Kirol-ingurune seguruak: Haur eta nerabeen babesa

Mai. 14 - 14. Eka, 2026 Kod. 428-26

Oinarrizko prestakuntza kirolean haur eta nerabeen babeserako ordezkarientzat.

Azalpena

Mikrokredentzial honen helburu nagusia da kirolaren arloan —bai eskolakoan zein federatuan— diharduten profesionalak haurtzaroaren eta nerabezaroaren babes integralean gaitzea. Ikuspegi teoriko-praktiko baten bidez, indarrean dauden lege-esparruak (hala nola LOPIVI), arriskuen prebentzioan eta detekzioan oinarritutako jardunbide egokiak, eta esku-hartze estrategiak landuko dira, betiere kirol eta hezkuntza testuinguruetara egokituta.

Formakuntza online zuzenean emango da, eta saio sinkronoak, dinamika parte-hartzaileak, talde-lana eta Ikasketen Amaierako Lan baten (IAL) elaborazioa uztartuko dira, parte-hartzaileen lan-esparrura egokituta.

Jarduera hau kirolaren sektoreko profesional, teknikari, hezitzaile eta titulazio egokietako azken ikasmailako ikasleei zuzenduta dago, eta helburua da haurrentzako eta nerabeentzako ingurune seguru, inklusibo eta babesleak diseinatzeko tresna praktikoak eskaintzea.

Ekintza hau bat dator Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GIH/ODS), bereziki ondokoekin: osasuna eta ongizatea (3. GIH), kalitatezko hezkuntza (4. GIH), genero berdintasuna (5. GIH) eta segurtasun-inguruneen sustapena (16. GIH).

Irakurri gehiago

Helburuak

Ikastaroaren helburuak

  1. Haurtzaroaren eta nerabezaroaren babes integralean espezializatutako prestakuntza eskaintzea kirolaren arloan, indarrean dagoen legediaren arabera (LOPIVI eta araudi osagarria).

  2. Profesionalak eta etorkizuneko profesionalak gaitzea, hezkuntza- eta kirol-testuinguruetan arrisku-egoerak edo eskubideen urraketak identifikatu, prebenitu eta horien aurrean jarduteko.

  3. Ingurune seguru, inklusibo eta babesleak sustatzea, jarduteko protokoloak, prebentzio-planak eta antolakuntza mailako jardunbide egokiak diseinatuz.

  4. Tresna praktikoak eta baliabide pedagogikoak eskaintzea, berdintasuna, aniztasuna eta haurren eta nerabeen ongizate emozionala kirolaren bitartez sustatzeko.

  5. Hausnarketa kritikoa bultzatzea, kirol- eta hezkuntza-erakundeek haurren eskubideen bermean duten rolari buruz.

  6. Gaitasun profesional espezifikoak garatzea, arriskuen ebaluazioarekin, babes-politiken ezarpenarekin eta haurren eskubideetan oinarritutako kultura antolatzailearen eraikuntzan lan egiten duten taldeen formakuntzarekin lotuta.

Irakurri gehiago

Ikaskuntzaren emaitzak eta lorpen mota

  • Indarrean dagoen haur-babeserako lege-esparrua aplikatzea kirol- eta hezkuntza-testuinguruetan, betebehar legalak eta jarduteko protokoloak identifikatuz.

  • Ingurune seguru eta inklusiboak diseinatzea kirol-jardueretarako, prebentzio-neurriak, jarduteko protokoloak eta antolakuntza mailako jardunbide egokiak integratuz.

  • Arrisku-faktoreak eta alerta-seinaleak detektatzea, tratu txar, abandonu edo indarkeria egoera posibleetan, haurren eta nerabeen babesaren ikuspegitik.

  • Hezkuntza- eta komunikazio-estrategiak ezartzea, ongizate emozionala, genero berdintasuna eta aniztasunarekiko errespetua sustatzeko kirol-praktikan.

  • Hausnarketa kritikoa egitea kirol- eta hezkuntza-erakundeek haurren eskubideen bermean duten rolaren inguruan, babes integraleko kultura sustatzeko helburuarekin.

Irakurri gehiago

Sarbide-baldintzak eta onarpen-irizpideak

Sarbidea: unibertsitate-titulua edo lan-esperientzia profesional garrantzitsua.
Onarpena: curriculuma baloratzea (%100).

Baldintzatutako adina: 25 eta 64 urte (jardueraren epean)

Ikaskuntza-esperientziaren maila, EQF, European Qualifications Framework kualifikazio-esparruaren arabera

Proposamen honetako ikaskuntza-esperientzia EQF 6. mailaren barruan kokatzen da, hau da, gradu mailako prestakuntza baliokidea. Maila honek honako ezaugarri nagusiak biltzen ditu:

  • Ezagutza: Arlo jakin bati buruzko ezagutza aurreratua, horren ulermen kritikoa barne. Mikrokredentzial honek haur eta nerabeen babes integralerako lege-esparruak, prebentzio-estrategiak eta hezkuntza-ikuspegiak lantzen ditu, kirol eta hezkuntza testuinguruetan aplikatzeko moduan.

  • Gaitasunak: Arazo konplexuak konpontzeko eta irtenbideak garatzeko trebetasuna, ikuspegi integratu eta ebidentzietan oinarritutako erabakiak hartuz. Parte-hartzaileek gai izango dira arriskuen detekziorako, jarduera-protokoloen diseinurako eta babes-politiken ezarpen sistematiko baterako.

  • Autonomia eta erantzukizuna: Ardura-maila handiko profesionaltasuna, baita jardunbide etiko eta autonomoa ere, haur eta nerabeen eskubideen bermatzearekin bat datorrena.

Beraz, mikrokredentzial honek goi-mailako hezkuntza-esperientzia bat eskaintzen du, zeinetan ezagutza teorikoak eta aplikazio profesionala uztartzen diren, ikasleak beren lanbide-testuinguruetan trebetasunez eta erantzukizunez jarduteko gaitzeko asmoz.

Irakurri gehiago

ESCO, European Skills, Competences, Qualifications and Occupations gaitasun-esparru batzuk

https://esco.ec.europa.eu/en/classification/skill/child_protection

Haur-babesa (Child protection) 

Adingabeen arrisku- edo tratu txar-egoerak prebenitzeko, detektatzeko eta horiei erantzuteko gaitasuna, dagokion protokoloa aplikatuz.

https://esco.ec.europa.eu/en/classification/skill/gender_equality_awareness

Hausnarketa-prozesua (Reflective practice) 

Norberaren jardun profesionalaren inguruan gogoeta kritikoa egiteko gaitasuna, etengabeko hobekuntza bultzatzeko.

https://esco.ec.europa.eu/en/classification/skill/reflective_practice

Arriskuen ebaluazioa (Risk assessment) 

Antolakuntza- edo hezkuntza-testuinguruetan arriskuak identifikatzeko, aztertzeko eta ebaluatzeko gaitasuna, prebentzio-neurriak proposatuz.

https://esco.ec.europa.eu/en/classification/skill/risk_assessment

Hezkuntza-programen diseinua (Designing educational programmes)

Hezkuntza-programak diseinatzeko gaitasuna, behar espezifikoei egokituta eta metodologia aktiboak eta jardunbide egokiak txertatuz.

https://esco.ec.europa.eu/en/classification/skill/designing_educational_program…

Genero-berdintasunaren kontzientzia (Gender equality awareness)

Genero-berdintasuna sustatzeko eta aplikatzeko gaitasuna, diskriminazioak eta estereotipoak ezabatzeko sentsibilizazioa barne.

Ebaluazio-probak

  • Ebaluazio praktikoak: 1. Proiektuak
  • Ebaluazio praktikoak: 4. Zereginak (ariketa praktikoak)
  • Lineako ebaluazioak: 4. Eztabaida-foroak
  • Taldeko ebaluazioak: 1. Lankidetza-proiektuak
  • Taldeko ebaluazioak: 2. Talde-dinamikak
  • Hausnarketa-ebaluazioak: 1. Gogoeta idatziak
  • Beste ebaluazio batzuk: Beste ebaluazio batzuk

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Ikastaro hau %100 online modalitatean garatuko da, saio sinkronoak eta jarduera asinkronoak uztartuz. Metodologia praktikan eta parte-hartze aktiboan oinarrituta egongo da, ikasleen esperientzia profesionalarekin lotutako ikaskuntza sustatzeko.

Saio sinkronoen bidez, irakasleek edukien azalpena, kasuen aurkezpena eta eztabaida gidatuak egingo dituzte. Jarduera asinkronoen bidez, berriz, ikasleek bideoen eta testuen analisia, foroetako eztabaidak, informazio bilaketa eta ariketa praktikoak egingo dituzte.

Ikaskuntza prozesua egoera errealen azterketan eta kasu praktikoen ebazpenean oinarrituko da, kirol-erakundeetan haur eta nerabeen babeserako estrategiak garatzeko helburuarekin. Horretarako, ikaskuntza kolaboratiboa, hausnarketa kritikoa eta lan aplikatua sustatuko dira.

Irakurri gehiago

Antolakuntza

  • EHU
  • bilbao kirolak

Lankidetza

  • Next Generation
  • Ministerio de ciencia, innovación y universidades
  • Plan de recuperación, transformación y resiliencia
  • Eusko Jaurlaritza/ Gobierno Vasco

Zuzendariak

Mari Mar Boillos Pereira

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakaslea

Mari Mar Boillos (Bilbo, 1986), Hispaniar Filologian lizentziatua (UPV/EHU), Hizkuntzalaritza aplikatuan (Nebrija Unib.), Didaktikan (UNED) eta Irakasleen prestakuntzan masterra (Deustuko Unib.) eta Heziketa berrikuntzan nazioarteko doktorea (Deustuko Unib., 2016). Nazioarteko hainbat unibertsitatetan ikerketa lanak burutu ditu (Holanda, Libano, Arabiar Emirerriak, etab.). Idazkeraren irakaskuntza eta hizkuntza irakasleen formakuntzari buruzko lanak aldizkari eta liburuetan argitaratzeaz gain, nazioarteko kongresuetan ere parte hartu du. Azken urteotan, irakasleen formakuntzarako kurtsoak eman ditu (UNIR, UIMP,...). Gaur egun, UPV/EHUko irakaslea da, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Hizkuntza eta Literaturaren didaktika sailean eta LAIDA ikerketa taldearen kidea da.

Nahia Idoiaga Mondragon

UPV/EHU

Psikologian (2011) eta Psikopedagogian (2011) lizentziatua eta UPV/EHUn Psikologian doktorea (2016) da nazioarteko aipamenarekin. Ikerketa arloan KideOn ikerketa taldeko kide da. Hezkuntzaren psikologian eta psikologia sozialean errotuaz inklusio sozio hezitzailea, hezkuntza, feminismoa eta osasunaren inguruko ikerketak burutu ditu eta baita berauei buruzko artikulu zientifikoak publikatu inpaktuzko aldizkarietan ere. Gainera zaurgarritasun egoeran dauden gazteen inklusioa lantzen duten hainbat proiektutako partaidea da, gehienak Europarrak. Irakaskuntzari dagokionez Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia sailean irakasle agregatua da. Eskolak Gizarte Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako graduetan ematen ditu Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Gainera UPV/EHU-ko Psikologia eta Psikodidaktika doktoretza programetako tesiak zuzentzen ditu. Bestalde gradu, graduondoko eta gradu amaierako lanen dekanordea ere bada Bilboko Hezkuntza Fakultatean.

Hizlariak

Iñaki Alonso Romero

Licenciado en derecho. postgrado de innovacion deportiva. experto internacional en ayuda humanitaria. 21 años de trabajo en prevención de violencia contra la infancia .Ha desarrollado su tarea profesional en diferentes contextos geográficos: asia, africa y España. En los ultimo 11 años se ha especializado en la tarea de incidencia política centrada en los derechos de infancia, la realización de informes sobre las diferentes tipologías de violencia contra la infancia y la labor de generación de propuestas de marcos de protección para la infancia. En estos trabajos ha estado vinculado profesionalmente a entidades como Save the Children, UNICEF, ACNUR. Hace 4 años comenzó su andadura de trabajo como Responsable de Protección a la infancia del Athletic Club, para construir la primera política de protección a la infancia de una entidad deportiva profesional. Actualmente como máximo responsable de una entidad consultora social sigue tratando de extender la necesidad de que la infancia cuente con espacios protectores alli donde se encuentre.

Mari Mar Boillos Pereira

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakaslea

Mari Mar Boillos (Bilbo, 1986), Hispaniar Filologian lizentziatua (UPV/EHU), Hizkuntzalaritza aplikatuan (Nebrija Unib.), Didaktikan (UNED) eta Irakasleen prestakuntzan masterra (Deustuko Unib.) eta Heziketa berrikuntzan nazioarteko doktorea (Deustuko Unib., 2016). Nazioarteko hainbat unibertsitatetan ikerketa lanak burutu ditu (Holanda, Libano, Arabiar Emirerriak, etab.). Idazkeraren irakaskuntza eta hizkuntza irakasleen formakuntzari buruzko lanak aldizkari eta liburuetan argitaratzeaz gain, nazioarteko kongresuetan ere parte hartu du. Azken urteotan, irakasleen formakuntzarako kurtsoak eman ditu (UNIR, UIMP,...). Gaur egun, UPV/EHUko irakaslea da, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Hizkuntza eta Literaturaren didaktika sailean eta LAIDA ikerketa taldearen kidea da.

Nahia Idoiaga Mondragon

UPV/EHU

Psikologian (2011) eta Psikopedagogian (2011) lizentziatua eta UPV/EHUn Psikologian doktorea (2016) da nazioarteko aipamenarekin. Ikerketa arloan KideOn ikerketa taldeko kide da. Hezkuntzaren psikologian eta psikologia sozialean errotuaz inklusio sozio hezitzailea, hezkuntza, feminismoa eta osasunaren inguruko ikerketak burutu ditu eta baita berauei buruzko artikulu zientifikoak publikatu inpaktuzko aldizkarietan ere. Gainera zaurgarritasun egoeran dauden gazteen inklusioa lantzen duten hainbat proiektutako partaidea da, gehienak Europarrak. Irakaskuntzari dagokionez Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia sailean irakasle agregatua da. Eskolak Gizarte Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako graduetan ematen ditu Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Gainera UPV/EHU-ko Psikologia eta Psikodidaktika doktoretza programetako tesiak zuzentzen ditu. Bestalde gradu, graduondoko eta gradu amaierako lanen dekanordea ere bada Bilboko Hezkuntza Fakultatean.

Matrikula prezioak

Ez da matrikula itzuliko mikrokredentziala ematen hasi bada.


Matrikula2026-05-12 arte
135,78 EUR
Asegurua2026-05-12 arte
4,00 EUR

Kokalekua

Online

Online

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

3 - Osasuna eta ongizatea

Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza

5 - Genero berdintasuna

Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna

16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak

Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.

Informazio gehiago
16 - Bakea, justizia eta erakunde sendoak

17 - Helburuak lortzeko aliantza

Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

Informazio gehiago
17 - Helburuak betetzeko aliantzak