Kasu praktikoak gizarte langintzan
Azalpena
Gizarte langileen esku-hartze sozialeko suposizio edo kasu praktikoei buruzko etengabeko eta online prestakuntzako ikastaroa da.
Prestakuntzak eduki teorikoak eta beronen aplikazio praktikoa izango ditu, eta praktika profesionala idatziz islatzea ahalbidetuko duen eredu bat garatuko da. Ildo horretan, esku-hartze profesionalaren prozesu orokorra orientatzeko eta kasuak ebazteko elementu multzo bat ematen da. Izan ere, gizarte esku-hartze profesionala eredu teoriko eta prozesu metodologiko batez baliatzen da eta guzti honen errebisioa eta aplikazioa ahalbidetzen du ikastaro honek. Zehazki, honako hauek dira landuko diren edukiak:
1. Kasu praktikoen ikuspegi teoriko-praktikoa.
2. Kasu praktikoen tipologia.
3. Gizarte langintzan kasu praktikoak ebazteko eredu teoriko-metodologikoa.
4. Kasu praktikoen ebazpenerako diseinua.
Helburuak
1. Gizarte langintzako esku-hartze profesionalaren prozesu metodologikoa berrikustea, eredu teorikoari balioa emanez.
2. Suposizio edo kasu praktikoen izaera eta ezaugarriak identifikatzea.
3. Kasu praktikoak ebazteko eredu bat ezagutzea, barneratzea eta aplikatzen ikastea.
Ikaskuntzaren emaitzak eta lorpen mota
1. Gizarte langintzaren esku-hartzerako prozesu teoriko-metodologikoa barneratzea.
2. Suposizio edo kasu praktikoen izaera eta ezaugarriak ezagutzea.
3. Kasu praktikoak ebazteko eredua ezagutzea eta aplikatzen jakitea.
Sarbide-baldintzak eta onarpen-irizpideak
Gizarte langintzan tituludunak.
Baldintzatutako adina: 25 eta 64 urte.
Ikaskuntza-esperientziaren maila, EQF, European Qualifications Framework kualifikazio-esparruaren arabera
3. Maila.
ESCO, European Skills, Competences, Qualifications and Occupations gaitasun-esparru batzuk
-Capacidades y competencias sociales y de comunicación (T4)
-Prestar asistencia y cuidados (S3)
-Ciencias sociales (K03)
Ebaluazio-probak
- Ebaluazio praktikoak: 4. Zereginak (ariketa praktikoak)
Jarduera nori zuzenduta
- Profesionalak
Antolakuntza
Lankidetza
Zuzendariak

Ainhoa Berasaluze Correa
UPV/EHU, IKASTAROAREN ZUZENDARIA
AINHOA BERASALUZE CORREA https://orcid.org/0000-0002-6592-535X Soziologian doktorea EHUn (2010), kalifikazio bikainarekin Cum Laude, Gizarte Langintzan diplomaduna EHUn (1995), Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziaduna EHUn (2003), Kriminologian Unibertsitate Masterra EHUn (1999) eta gainbegirale gisa egiaztatua (2012), ANSEk (Association of National Organisations of Supervisión in Europe) ezarritako estandarren arabera. Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle agregatua (2011tik). Irakaslea Lan Harremanen eta Gizarte Langintzaren Fakultatean, zehazki, Gizarte Langintzako Graduan. Gizarte Langintzako Graduko Praktiketako dekanordea (2007-2017). Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntzako unibertsitate-aditu tituluaren zuzendaria EHU 2018-2020. Gizarte-ekintzako testuinguruen ikuskapena EHU 2021-2024 unibertsitate-aditu tituluaren zuzendaria. Ikerketa-jarduera Gizarte Zerbitzuei eta Gizarte Lanari lotuta egin da, eta ekoizpen zientifiko guztia gai horri lotuta dago. EHUko Parte Hartuz ikerketa-taldeko kidea.
Hizlariak

Matrikula prezioak
Ez da matrikula itzuliko mikrokredentziala ematen hasi bada.
Matrikula | 2025-09-08 arte |
---|---|
88,83 EUR |
Kokalekua
Online
Online
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

1 - Pobrezia desagerraraztea
Pobrezia amaitzea haren forma guztietan eta mundu osoan. Gai gakoak: muturreko pobrezia desagerraraztea, pobrezia eta zaurgarritasuna gutxitzea, gizarte babesa, oinarrizko zerbitzuak eskuratzea, pobreen eta ahulen erresilientzia sustatzea, garapenerako lankidetza, arau esparru sendoak.
Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago