Datuen irudikatzea R-rekin. Sarrera maila
Azalpena
Ikastaro honek R softwarea erabiliz datuen bistaratzean oinarritutako ikuspegi praktiko eta aplikatua eskainiko du. Programan zehar, R instalatzen eta beharrezko paketeak konfiguratzen ikasiko dugu. Halaber, datuen irudikapen-printzipio nagusiak landuko dira, grafikoen interpretazio kritikoa sustatuz eta datu motak eta haien ezaugarriak ulertuz. Funtzioen erabilera praktikoaren bidez, hainbat grafiko mota sortu eta aztertuko dira, betiere hautatutako irudikapenaren eta honen ezaugarrien egokitasuna arrazoituz. Ikastaroaren azken fasean, ikaslea datu-baseekin lan egiteko gai izango da eta nork bere proiektua bat garatuko du, bere edo kanpoko datuekin grafikoak sortuz. Ikastaroa datuen analisia eta bistaratzea landu nahi duen edozein pertsonarentzat prestatuta dago.
Helburuak
- R autonomiaz erabiltzeko gai izan.
- Datu motak ezagutu.
- Datuen irudikatze printzipioak ezagutu.
- Arrazoimena erabilita grafikoak aztertu eta sortu.
- Sormena landu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta lorpen mota
R ingurunea instalatu eta lanerako prest utzi.
Datu motak eta egitura identifikatu.
Datuen irudikatze printzipioak aplikatu.
Datuen ezaugarriak kontatutan hartuta, R erabiliz grafikoak sortu.
Arrazoimena erabiliz nork bere grafikoak diseinatu.
Sarbide-baldintzak eta onarpen-irizpideak
-
Sarbide baldintzak
-
Graduko ikasleak edo graduatuak.
-
Baldintzatutako adina: 25 eta 64 urte (jardueraren epean)
-
-
Onarpen-irizpideak
-
Mikrokredentzialak har ditzakeen baino ikasle gehiago izena emango balu, Zuzendaritzak ebatziko du zein ikasle sartuko diren taldean eta zein geldituko diren itxaron-zerrendan. Aintzat hartuko dira, graduatu berrien kasuan, aurretik eginiko ikasketak (espediente akademikoa), eta, profesionalen kasuan, CVa (gaiarekiko lotura edo beharra)
-
Ikaskuntza-esperientziaren maila, EQF, European Qualifications Framework kualifikazio-esparruaren arabera
7. Mster edo Unibertsitate Graduduna
ESCO, European Skills, Competences, Qualifications and Occupations gaitasun-esparru batzuk
- 06 – Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT)
-
061 – IKT
-
0613 – Softwarearen eta aplikazioen garapena eta analisia
-
-
Ebaluazio-probak
- Idatzizko ebaluazioak: 3. Erantzun laburreko galderak
Beste ebaluazio-proba batzuk
Ulermena: Azalpena ikusi eta barneratu ; Praktika: R erabilita ariketak egitea ; Sorkuntza: Grafikoak sortu ; Hausnarketa: Kritikoki datuen irudikatzea ebaluatu.Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Profesionalak
- Ikerlariak
Antolakuntza
Lankidetza
Zuzendariak

Izaro Bedialauneta Txurruka
Udako Euskal Unibertsitatea

Iñigo Urrestarazu Porta
UPV/EHU, UPPA, IKER
Doktoregaia, IKER UMR5478.
Hizlariak

Izaro Bedialauneta Txurruka

Iñigo Urrestarazu Porta
UPV/EHU, UPPA, IKER
Doktoregaia, IKER UMR5478.
Matrikula prezioak
Ez da matrikula itzuliko mikrokredentziala ematen hasi bada.
| Matrikula | 2026-05-04 arte |
|---|---|
| 32,56 EUR |
| Asegurua | 2026-05-04 arte |
|---|---|
| 4,00 EUR |
Kokalekua
Online
Online
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago
Beste ikastaro interesgarriak...
Actualmente no hay cursos disponibles.