Gizartea
Arkitektura eta Hirigintza
Mikrokredentzialak
Landartean | Mod. 2: Ingurune naturalarekin lanean

Landartean | Mod. 2: Ingurune naturalarekin lanean

Mai. 08 - 06. Eka, 2026 Kod. 407-26

Balizko Paisaiak

Azalpena

Ikastaro hau Landartean | Balizko Paisaiak mikrokredentzialaren bigarren zatia da. Bere helburu nagusia hiri-ingurunea eta aldiriak gako ekologikoan birnaturalizatzeko esku-hartze irizpideak eskuratzea da. Moduluen segida gisa antolatu da prestakuntza hau, pixkanaka gaiari buruzko ikuspegi desberdinak osatu, natura ulertu eta honekin modu integratuan lan egiteko beharrean sakonduz.

Mod.2: Ingurune naturalarekin lanean

Bigarren moduluak bi eremu espazialetan jartzen du fokua: hiri-lorategian eta hirien lurralde periferikoan. Bi berdegune horiei modu independentean eta elkarrekintzan begiratu nahi diegu, "barrukoa" eta "kanpokoa" ren artean irakurketa aukera berriak zabalduz, hiri-eremuaren eta landa-eremuaren arteko ulermen- eta ekintza-mugak desitxuratu ahal izateko. Moduluaren abiapuntuko premisa da, beharrezkoa dela hirietako landare-presentziaren berrikuspen sakon bat egitea, ingurune naturalarekin dugun harremana ikuspegi funtzionaletik eta estetikotik ez ezik, ikuspegi ekologiko eta kooperatibo batetik ere ulertzeko.

Prestakuntza hau nagusiki teorikoa izango bada ere, Landartean-ek onartzen du ingurune naturala ulertzeko ezinbestekoa dela bertara hurbiltzea, ibiltzea eta ukitzea. Horregatik, "ibilaldi-klaseak" praktikatuko ditugu ikasgelatik atera eta hiriko berdea behatzen ikasteko, zaintzen dutenen begiradaren bidez deszifratuz. Lurralde- eta hiri-inplikazioak dituzten espazioak eta proiektuak bisitatuko ditugu, lehen eskutik ezagutzeko bai jada ezarrita dauden estrategiak eta proiektuak, bai plangintza-prozesuan daudenak. Aldi berean, lorategiaren eta hinterland-en interpretazioa zabalduko dugu, ikerketa plastikoaren eta akademikoaren, hausnarketa historikoaren eta landarediak dakartzan dinamika eta bizi-prozesuak ikertu dituzten paisaigintza-lanen bidez.

Bigarren moduluan, hiri-espazioan landarediarekin lan egitearen inplikazioak zabaltzen jarraitu nahi da, proiektuaren ideia landare-jarduketetan txertatuz; hau da, eraikinetan, espazio publikoan eta plangintzan landarediarekin nola esku hartu sakondu nahi da. Horretarako, hainbat espaziotako arkitektura-proiektuari buruz pentsatzea proposatzen da, espazio horietan landaretzak paper garrantzitsua baitu. Edukia 5 eskola-astetan trinkotzeak eta eman nahi den proiektu-ikuspegiak interesgarri egiten dute astero ingurune espazial batean espezializatzea eta landare-bizitzaren edukia iraultzea, proposatutako lurralde-eremu bakoitzaren baldintza espezifikoei dagokienez. Ez da galdu nahi natura-ingurunearen gaineko esku-hartzearen ikuspegi multieskalarra eta horrek landare-osagaiak dituen edozein proiekturi dakarkion konplexutasuna.

Testuingurua

Prestakuntza-ziklo hau Donostiako Udaleko Parke eta Lorategien arloaren behar zehatz baten harira sortu da, ekologia- eta paisaia-sentsibilitatea duten profesionalen prestakuntza eza hauteman baita hiri-birnaturalizazioaren praktikarako.

Ziklo honen helburua da prestakuntza-defizita osatu eta hiriko berdeguneen esku-hartzean eta birnaturalizazioan parte hartzen duten profil profesionalei ezagutza aplikatua eskaintzea.

Donostiako Udalarekin izango den lankidetzari esker, ikastaroaren landa-lana hiriko berdeguneetan egingo da; gainera Udalak abiarazi eta ezarri nahi dituen proiektu pilotuetan parte hartzeko aukera izango da, bai eta hiri-parkeen eta lorategien kudeaketa eta mantentze-lan dinamikak ezagutu ere.

Aurreko modulua | 1.Mod : Inguru naturalaz hausnar (2025)

Lehen moduluan planteatutako jardunbide egokiak laburbilduko ditugu, hurbileko testuinguruetan eta kasu zehatzetan kokatzeko: lorezaintzako lan botanikoa eta paisajistikoa, agroekologia eta elikagaien ekoizpena. Hurbilketa horrek testuinguruan jartzen ditu esku hartzeko proiektuak naturarekin dituen aukerak, eta errealitatearen planora eramaten ditu.

Landartean | Balizko Paisaiak

Prestakuntza akademiko honen helburua, ingurune eraikiaren eta espazio natural-eraldatuen ekologiari buruzko sentsibilitatea piztea da. Hiri espazio antropizatuari buruzko diseinu- eta plangintza-irizpideak eskuratzeko topaketa gisa proposatu da, materia bizia eta bera eusten duen ekosistemari dagokion guztian arreta jarriz.
Xede horri heltzeko, diziplinarteko jakintzak elkarlanean jarri dira –biologikoak, filosofikoak, sozialak, artistikoak, urbanistikoak, arkitektonikoak eta paisajistikoak– pentsamendu kritikoa sustatzeko helburuarekin.

Ekosistema desberdinekin eta inguru urbanoetako prozesu naturalekin aritzeko teknikak landuko dira, eztabaida eta lankidetza sustatuz. Espazio, lurralde eta hiri-paisaien diseinu espekulatiboa garatuko da, ikuspegi ekosistemikotik.

Ikastaroan jasotako teoria aplikagarria izango da; horretarako, euskal lurraldea hartuko da aztergai. Ikastaroaren alde praktikoa materia bizia landu, zaindu eta kudeatzeko oinarrizko ezagutzak eskuratzera bideratuko da, funtsezko jotzen baita eskuratutako ezagutza lurrarekiko harreman zuzen eta somatikora eramatea.

Modulutan antolatutako ikastaroa

Moduluek ezagutza teoriko-praktikoa osatu asmo dute, hiri-inguruneak sentikortasun ekologiko baten baitan birnaturalizatzeko moduei buruzkoa, landare-prozesuak eta -habitatak errespetatuz. Lau moduluko segida gisa osatu da hasiera batean; pixkanaka gaiari buruzko ikuspegi desberdinak jaso asmoz, natura ulertuz eta harekin lan egiteko beharrean sakonduz. Datozen moduluetan teknika, pentsamendu- eta kultura-ekologikoa, eta proiektua landuko dira.

Ikasleen profil desberdinei eta haien denbora erabilgarritasunari egokitu asmoz, mikrokredentzial prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lortu ahalko dituzte. Hainbat moduluen gainditzeak, titulazio unibertsitarioetarako sarbidea ahalbidetuko du (informazio gehiago eskuratu ahalko da).

Hizkuntza

Gaztelera / Euskara

Irakaslegoa

Irakasle gonbidatuen panel zabal eta anitza osatu dugu, hainbat diziplina eta esperientzia profesional uztartzen dituena. Hiri eta naturaren arteko loturak planteatzen dituen erronkei erantzun integrala eta poliedrikoa eman asmoz, birnaturalizazioaren konplexutasunari diziplina anitzeko begirada batetik helduko zaio,

Landartean ikastaro zikloaren helburu eta edukien egituraketa nagusia lantaldean garatu da, Jon Begiristain Mitxelena, Ainitze Otamendi Urteaga eta Iñigo Segurola Arregui, eta mikrokredentzial honen zuzendari diren Ula Iruretagoiena Busturia eta Mikel Azkona Uribe-rekin elkarlanean. 2. modulurako irakasle gonbidatuak Kanpoko Bulegoa-ren laguntzarekin zehaztu dira. Klase guztiak zuzendaritza taldearen jarraipen, ikuskaritza, dinamizazio eta parte hartze aktiboarekin garatuko dira.

Irakurri gehiago

Helburuak

Diseinu- eta plangintza-irizpideak eskuratzea, ingurune hiritar eta periurbano naturalean ikuspegi ekologiaz esku hartzeko.

Inguratzen gaituen paisaia, landaredia eta zuhaitzak irakurtzen ikastea.

Gure lurraldean egin diren proiektuak ezagutzea, azpiegitura berdeei, zerbitzu ekosistemikoei eta sistema agroekologikoen estrategiei buruzkoak.

Lorategien oinarriak birpentsatzea, lorategiaren jatorri historiko, interpretazio eta proiekzioetan sakontzearen bidez.

Kontzeptu teorikoetan sakontzea, lorategiari, azpiegitura berdeari eta sistema agroekologikoei buruzkoak.

Ingurune naturalarekin lan egiteko modu plastiko eta artistikoetara hurbiltzea.

Irakurri gehiago

Ikaskuntzaren emaitzak eta lorpen mota

‘Naturaren’ ideiari eta bertan esku hartzeko moduei buruzko zenbait aurreiritzi konplexutzea, proiektu-pentsamenduan hiri-lurraldeak bizi dituen harreman biologikoak txertatu eta ulertzeko. Horrela, materia biziarekiko sentiberatasuna somatizatzea lortuko da.

Hiri-eremuari aplikatutako ekologia- eta paisajismo-prestakuntza, antzeko ezagutza-arlo desberdinetako eta/edo paisajismoaren, hirigintzaren edo arkitekturaren esparruan lan egiten duten profesionalak prestatzeko. Mikrokredentzial hau ondorengo beste modulu batzuekin osatuko da.

Irakurri gehiago

Sarbide-baldintzak eta onarpen-irizpideak

Baldintzatutako adina: 25 eta 64 urte (jardueraren epean).

Ez da beharrezkoa lehenengo modulua ikasi izana bigarrenean izena emateko. Prestakuntza hiri-birnaturalizazioan interesa duen edozein profiletara zuzentzen da, baita ingurune naturalarekin ezartzen ditugun elkarbizitza-harremanei buruz hausnartzera ere. Hiri-eremuko aldez aurreko prestakuntza eta/edo esperientzia baloratuko da, hainbat ezagutza-arlotatik: paisajismoa, ekologia, hirigintza, ingurumen-zientziak, arkitektura, biologia, nekazaritza-ingeniaritza, ingeniaritza zibila, arte ederrak, lorezaintza...

Irakurri gehiago

Ikaskuntza-esperientziaren maila, EQF, European Qualifications Framework kualifikazio-esparruaren arabera

EQF - 5. maila

ESCO, European Skills, Competences, Qualifications and Occupations gaitasun-esparru batzuk

https://esco.ec.europa.eu/en/classification/skill?uri=http%3A//data.europa.eu/e…

T1 - Ezagutza-, arrazoitze- eta kudeaketarako gaitasuna

Deskribapena: Besteekin harremanak izateko eta pertsona gisa garatzeko eta ikasteko oinarria diren trebetasunak eta gaitasunak. Hizkuntza ulertzeko, hitz egiteko, irakurtzeko eta idazteko gaitasuna, zenbakiekin eta neurriekin lan egiteko gaitasuna, eta gailu eta aplikazio digitalak erabiltzeko gaitasuna.

https://esco.ec.europa.eu/es/classification/skill?uri=http%3A//data.europa.eu/e…

T2 - Arrazoitzeko gaitasun eta trebetasunak

Deskribapena: Besteekiko interakziorako eta norbanako gisa garatzeko eta ikasteko oinarria osatzen duten gaitasunak eta gaitasunak. Horien artean sartzen dira hizkuntza bat edo batzuk ulertzeko eta hitz egiteko gaitasuna, hizkuntza horietan irakurtzeko eta idazteko gaitasuna, zenbakiekin eta neurriekin lan egitekoa, eta gailu eta aplikazio digitalak erabiltzekoa.

https://esco.ec.europa.eu/es/classification/skill?uri=http%3A//data.europa.eu/e…

T6 - Bizitzarako gaitasun eta trebetasunak

Deskribapena: Zeharkako garrantzia duten eta herritartasun aktiboa bultzatzen duten ezagutzak eta informazioa prozesatzeko eta erabiltzeko trebetasunarekin lotutako gaitasunak eta gaitasunak. Osasunaren, ingurumenaren, herritarren parte-hartzearen, kulturaren, finantzen eta ezagutza orokorren aplikazioaren eremuak hartzen dituzte.

Ebaluazio-probak

  • Autoikaskuntzako ebaluazioak: 2. Portafolioak
  • Hausnarketa-ebaluazioak: 1. Gogoeta idatziak
  • Hausnarketa-ebaluazioak: 2. Gogoetazko eztabaida-taldeak
  • Esperientzien ebaluazioak: 1. Esperientzia errealetan oinarritutako kasu-azterketak

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Udal eta administrazioko teknikariak

Antolakuntza

  • EHU

Lankidetza

  • Next Generation
  • Ministerio de ciencia, innovación y universidades
  • Plan de recuperación, transformación y resiliencia
  • Eusko Jaurlaritza - Etxebizitza eta Hiri Agenda saila

Zuzendariak

Mikel Azcona Uribe

mmej arkitektura

Arkitektoa UPV/EHU-ko Arkitektura Goi Eskola Teknikotik (AGET), Karrera Amaierako Sari Bereziarekin. ‘MA Cities & Innovation‘ masterra Central Saint Martins (CSM), University of the Arts London (UAL) eskolan. Mikel ‘mmej arkitektura’ eta paisaia bulegoko bazkidea da 2010-etik. Tartean, 2016-2020 bitartean, Londresko Hawkins\Brown arkitektura bulegoko hirigintza eta ikerketa taldekidea izan da, hiri eskalako estrategia eta ikerlanak zuzenduz; harremana 2022-rarte mantendu du aholkulari gisa. 2018-2020 bitartean irakasle elkartua Londresko CSM eskolako BA Architecture graduan. 2019an DTT Leader, London School of Architecture (LSA) eskolako arkitektura masterrean. EHU-ko AGET eskolan irakasle elkartua da 2021az geroztik, hirigintza arloan.

Ula Iruretagoyena Busturia

nizu

Arkitekto doktorea eta irakasle elkartua UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (AGET). Irakaskuntza eta ikerketa jarduerak praktika profesionalarekin uztartzen ditu arkitektura eta hirigintzako ‘nizu’ bulegoan. Donostiako eskola publikoetako patioak birlandatzeko BERdeaPIZTU taldeko kidea da, Donostiako Udalak sustaturiko ekintza. Kontu Laborategia. Kontatzea muga-ikerketan taldeko kidea da eta Colpark. Kolapsoan bizitzeko parkeak proiektuan parte-hartzen du. Gaur egungo ikerketa-ildoa materia bizia, haren prozesuak eta haren eratorriak arkitektura-proiektuan txertatzean datza, bai eraikuntza-mailan, bai pentsamendu-logikaren mailan. Hilero kolaboratzen du Argia aldizkariarekin eta Gaur8-Gara astekariarekin espazio, hiri eta lurralde problematikei buruzko artikuluekin. EHUko AGET-en irakasle elkartua proiektu arkitektonikoen ikasgaian, 2009.urtetik gaur egun arte.

Hizlariak

Miguel Arribas

Miguel Arribas (Kelo) nekazaritza ekologikoko ekoizlea eta Aleka elkartearen sortzailea da, nekazaritza ekologikorako hazia ekoizteko euskal sarea. Bertan, biodibertsitatea berreskuratzeko sektore agroekologikoa bultzatzen dute, ekoizleen eskubideak berreskuratzen dituzte eta hazien merkaturatzea errazten dute. Aleka Beizamako Leunda Berri baserrian dago eta haziak ekoizteko bakarrik erabiltzen den baserri bakarra da.

Marc Badal Pijuan

KANPOKO BULEGOA

Kanpoko Bulegoa, landa eremuko kultura eta lurraldearen inguruko pentsamendu aplikatua garatzen duen artisau-lantegia da. Gure kultur ekoizpenak lotura estua du baserrian egiten dugun eguneroko jarduerarekin. Gure lana idazketan, diseinuan, hausnarketa kolektiboko prozesuetan eta lurralde-dinamizazioan oinarritzen da. Marc ikertzaile eta dinamizatzaile agroekologikoa da. Nekazal kulturarekin, landa historiarekin, elikadura sistemarekin eta eredu agroindustrialarekin lotutako liburu eta artikulu batzuk argitaratu ditu.

Mirene Begiristain Zubillaga

UPV/EHU

EHUko Ekonomia Fakultateko irakaslea, ekonomian doktorea eta elikadura sistemak eta agroekologia gaietan ikerlaria . Hegoa Institutuko (UPV/EHU) kidea. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-sektorea gertutik ezagutzen du eta sektoreko tokiko hainbat ekimenetan parte hartzen du.

Santiago Beruete Valencia

Santiago Beruete Antropologian eta Filosofian lizentziaduna da. Azken diziplina horretan doktoratu zen "Utopiaren lorategiak: etika, estetika eta politika" izeneko tesiarekin. Duela hiru hamarkadatik hona, Eivissa uhartean bizi da, eta bertan egiten dituen irakaskuntza- eta ikerketa-lanak literatura-sorkuntzarekin uztartzen ditu. Hainbat poema-liburu, kontakizun-bilduma, eleberri eta saiakera idatzi ditu, eta sari nazionalak eta nazioartekoak jaso ditu. Jardinosofia (Una historia filosófica de los jardines), Verdolatría (La naturaleza nos enseña a a ser humanos), Aprendiívoros (El cultivo de la curiosidad) eta Plan (e) ta (Un trozo de tierra) liburuak literatura, lorezaintza, filosofia eta hezkuntzaren arteko polinizazio gurutzatuaren emaitza dira. Lorategia, bizitza on baten metafora bisual eta buru landu baten sinbolo gisa, obren ziklo honen buru da, eta duela gutxi izenburu berri bat gehitu zaio: Filosofia (Espiritualtasuna eta filosofia lorategitik).

Susana Cámara Leret

Susana Cámara Leretek artearen eta diseinuaren bidez ikertzen du. Bere diziplinarteko proiektuek birmaterializazio prozesuak lantzen dituzte, eskultura sozialaren, instalazioaren, argazkigintzaren, arkitekturaren eta ehungintzaren artean kokatuz. Bere lanetan lurraldearen eta bere memoriaren eraldaketak aztertzen ditu, ikerketa prozesu konstante eta oinarri material zehatzei lotutako prozesu gisa ulertuz. Askotan, iraupen luzeko eta elkarlaneko proiektuak lantzen ditu, material, organismo eta sistema biziak biltzen dituen irudiaren ekologiak asimilatzeko. Madrilgo Unibertsitateko Arte Ederretan lizentziaduna, Diseinuko Masterra egin du Design Academy Eindhoven-en. Arteen arloko ikerketa- eta hezkuntza-prozesuak zuzendu ditu. Bere lana hainbat zentrotan erakutsi da, hala nola Museum Boijmans van Beuningen, Gaztela eta Leongo Arte Garaikidearen Museoa, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa edo Valentziako Arte Modernoaren Institutua, besteak beste.

Mikel Garcia de eulate Castiella

SOiL Arquitectura del Paisaje S. Coop. Pequeña

Mikelek 20 urteko esperientzia du proiektuak garatzen eta berdeguneak kudeatzen. Bartzelonako AGETean ikasitakoa, espazio publikoko (MMAMB) eta eremu pribatuko (AELAND) proiektuak lantzen hasi zen, eta, ondoren, LASUMA Paisajistak sortu zuen, bere paisaia-proiektuak bultzatzeko. Rabatera joan zen Marokoko Les Jardins de Versailles S.L. enpresan proiektu-zuzendari izateko. Ondoren, SOiL Arquitectura del Paisaje enpresako kide gisa, Med-O-Med Bouregreg gizarte-bazterketa arriskuan dauden gazteentzako lorezaintza-eskolako diseinuan parte hartu zuen eta zuzendari pedagogiko gisa jardun zuen. Gaur egun, SOiL-tik azpiegitura berdeko proiektuak eta ingurumena eta hiria berroneratzeko espazioen proiektuak garatzen ditu, irizpide ekologikoei jarraituz eta naturan oinarritutako konponbideak integratuz.

Anne Ibañez Guridi

KANPOKO BULEGOA

Kanpoko Bulegoa, landa eremuko kultura eta lurraldearen inguruko pentsamendu aplikatua garatzen duen artisau-lantegia da. Gure kultur ekoizpenak lotura estua du baserrian egiten dugun eguneroko jarduerarekin. Gure lana idazketan, diseinuan, hausnarketa kolektiboko prozesuetan eta lurralde-dinamizazioan oinarritzen da. Annek Donostiako Laia atelierrean hasi zuen bere ibilbide profesionala. Arte garaikidea eta landatartasuna lotzen dituzten hainbat proiektu eta lantaldetan parte hartu du. Gaur egun landa-paisaiak zaharberritzen ditu.

Juan Mari Odriozola Braconier

Juan Mari Odriozola Donostiako Udaleko Parke eta Lorategien Ataleko teknikaria da, eta hiriko zuhaitzen arduraduna. Eguneroko lan praktikotik eta formazio etengabeetan arborikulturari eskainia. Donostiako Zuhaiztien Plan Zuzentzailearen idazketaren buru izan da.

Ainitze Otamendi Urteaga

Nekazaritzako Ingeniari Teknikoa, Hortofrutikultura eta Lorezaintzako espezialitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta Paisajismoko masterra, Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan. 2005. urteaz geroztik, udal-eremuan berdeguneak sortzen, babesten, mantentzen eta kudeatzen jardun du erabat, eta paisaiaren diziplina anitzeko begirada txertatu du hirian, natura herritarrengana hurbiltzeko landare-forma guztietan. Donostiako Udalean jardun du, parke eta lorategien teknikari gisa, Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritzan, eta gune berdeekin lotutako guztia koordinatu, planifikatu, gainbegiratu eta aholkatu du. Obra eta Proiektuen Zuzendaritzako Espazio Berdeen arduraduna. Obrak egin eta ikuskatuko ditu, eta berdeguneak sortzeko eta eraldatzeko proiektuak aholkatu, berrikusi eta diseinatuko ditu. Gaur egun, Parke eta Lorategien Ataleko burua da.

Alfredo Puente

Alfredo Puente arte-historialaria da eta Cerezales Antonino y Cinia Fundazioko kuradorea [FCAYC]. FCAYCeko lantaldearekin batera, bere ekintzari zentzua ematen dioten egitura-ildoei eta programei erreparatzen die, kultura-erakundea kokatuta dagoen tokiko bizitzarekin lotura estuan. Denbora-epe luzeak dituzten FCAYCeko proiektuen parte da, besteak beste: Territorio Archivo (2013); Región (los relatos). Paisaia-aldaketa eta uraren politikak (2018); Ezer ez izateko zorian (2021); edo La balsa. Aire zabaleko hiru ekitaldi (2024). Bere lanak materiaren, irudien eta prozesuen arteko erlazioak pentsatzen ditu, denbora-eskala desberdinetan, non lurraldea bezalako kontzeptuek jarduten duten. Nazioko eta nazioarteko kultura-erakundeekin lankidetzan aritu da hainbat proiektutan, hala nola Espainiako Kultura Ministerioan, Belém Kultur Zentroan (Lisboa), ICO museoan, Espainiako Bankuan edo MUSACen. Gai horiei buruzko hitzaldiak eman, hitz egin, idatzi eta argitaratu izan ditu hainbat hedabide eta forotan.

Pere Sala Marti

Ingurugiroari buruzko ikasketak burututakoa. Kataluniako Paisaiaren Behatokiko zuzendaria. Erakunde honen koordinatzailea izan zen 2005. urtetik 2017. urtera arte, Kataluniako Paisaiaren Katalogoen prestaketa koordinatu zuen arte. Europako Kontseiluari ere aholku ematen dio, eta nazioarteko paisaia-sareekin elkarlanean aritzen da. Pompeu Fabra Unibertsitateko irakasle elkartua da, eta unibertsitateko beste ikastaro eta graduondoko batzuekin kolaboratzen du. Paisaiaren alorreko hainbat argitalpenen egile eta editore ere bada.

Lorena Torres Modrego

Madrileko AGETetik arkitektoa, Bartzelonako AGETen paisaian espezializatua. Bartzelona eta Bilboko paisaiari buruzko hainbat azterlanetako ibilbidea egin ondoren LASUMA Paisajistak sortu zuen. Gaur egun, SOiL kooperatibaren bazkide sortzailea da. Bertan, eskala anitzeko paisaia-proiektuak eta -planak diseinatzeaz, zuzentzeaz eta koordinatzeaz arduratzen da. Bere praktika profesionala ESdesign Barcelonako Paisajismo Masterreko irakaskuntzarekin uztartzen du. Diseinu arduratsua eta biodibertsitatea uztartzea da helburua, lekua ulertzea lehenetsiz, pertsonen osasuna eta bizikidetza hobetuko duten hiri-ingurune jasangarriak sortzeko. ETSAMeko arkitektoa da, 25 urte baino gehiagoko ibilbide profesionala du, eta Lamela estudioan hasi zen.

Ane VELASCO Lafuente

Centro de Estudios Ambientales

25 urte baino gehiago daramatza IGIn lanean, Gasteizko udalerriaren garapen jasangarria bultzatzeaz arduratzen den erakundean. Bere zereginak, funtsean, hiri- eta lurralde-egoera berritzaileen azterketarekin, prospekzioarekin eta proposamenarekin lotuta daude, aldaketa globalaren erronken aurrean hiri jasangarriagoa, bizigarriagoa eta erresilienteagoa eratzen lagunduko dutenak. Hainbat udal-plan eta -programa planifikatzen eta garatzen parte hartu du, hala nola Tokiko Agenda 21, Eraztun Berdea, Europako Hiriburu Berdea edo Paisaiaren Hiri Foroa. Gaur egun Gasteizko Hiri eta Lurralde Azpiegitura Berdearen Sistema garatzen dihardu.

Irene Zuñiga Sagredo

Bere ibilbide profesionala prozesu naturalak hiri-lurralde binomioan integratzeko alternatiba eta tresna eraginkorrak bilatzean oinarritu da. ATALAYA taldearen sortzaileetako bat da. Lurralde-antolamenduan eta ingurumenean espezializatutako taldea da, eta ondare-balioen defentsan eta naturaren kontserbazioan egiten du lan. Bere lan nabarmenen artean, eskala desberdinetako azpiegitura berdeko plan ugari, babes-plan bereziak eta lurralde-antolamenduko planak daude. Gaur egun, Iruñeko Azpiegitura Berdearen eta SUDen Plana aurkeztu berri du. Atalayak hainbat sari jaso ditu bere lanengatik, hala nola Madrilgo Hirien Foroaren Zuhaitz 2022 Saria eta Parke eta Lorategi Publikoen Espainiako Elkartearen Sari Nazionala Salamancako Azpiegitura Berdearen Planagatik, Madrilgo Baso Metropolitarraren Lehiaketako 2. saria (2020), edo EUGIC 2017 Nazioarteko Saria Zaragozako Azpiegitura Berdearen Plan Zuzentzaileagatik. Hitzaldiak eta eskolak eman ditu hainbat unibertsitatetan, hainbat sari jaso ditu azpiegitura berdeko lanengatik eta argitalpen ugari egin ditu.

Matrikula prezioak

Ez da matrikula itzuliko mikrokredentziala ematen hasi bada.


Matrikula2026-05-12 arte
179,09 EUR
Asegurua2026-05-12 arte
4,00 EUR

Kokalekua

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

Oñati Enparantza, 2 | 20018 Donostia/San Sebastián

Gipuzkoa

43.312227,-2.0104024

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

Oñati Enparantza, 2 | 20018 Donostia/San Sebastián

Gipuzkoa